ELAk Espainiako Gobernuaren aurrean zerbitzu publikoetan ematen ari diren murrizketa jarraiak salatu ditu

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/09/24

Pasa den ostiralean, irailaren 21ean, Madrilen izan zen Estatuko Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean gogor salatu zuen Espainiako Gobernuak uztailaren 13ko Lege-Dekretuaren bidez inposatu nahi dituen murrizketa berriak

ELAk pasa den irailaren 21ean CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek deitutako Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean parte hartu zuen. Mahai honek gai-ordenean puntu bakarra zuen, uztailaren 13ko Lege-Dekretuaren eztabaida hain zuzen, eta, bertan, ELAz gain, aipatutako sindikatuek, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak, Autonomia Erkidegoetakoak eta Galizako CIG sindikatuak parte hartu genuen.

Bileraren helburua murrizketa guztiak eztabaidatzea izan arren ez zen negoziaketen hasiera baten antzezte hutsa baino izan, nahiz eta langile publikoen gaineko uztaileko murrizketak inolaz ere aldatuko ez diren (aparteko ordainsaria kentzea, oporrak gutxitzea, gaixotzeko eskubiderik ez izatea edo ordezkaritza sindikalerako eskubidearen murrizketa).
Adierazgarria izan zen ikustea bai Funtzio Publikoko Estatuko Idazkariak zein sindikatu deitzaileek nola hitzegin zuten luze kreditu sindikalaren negoziaketari buruz eta ia ez zuten eztabaidatu beste neurriei buruz, are gehiago, estatu mailako sindikatuek behin eta berriro eskertu zuten negoziaketen irekiera inolako neurririk aldatu ez arren.

ELAko ordezkariek salatu genuen han gertatzen ari zena ez zela negoziaketa bat, sindikalismoa “gizarterako baselina” moduko bat bezala erabiltza baizik, hau da, eduki oso mugatuko negoziaketa bat irekitzearen truke (liberatu sindikalen zenbatekoa bakarrik) sindikatuak gizartea desmobilizatzeko erabiltzea. Bilera hau elkarrizketa sozialaren estrategiaren porrotaren adibide berri bat izan zen, Espainiako Gobernuak negoziaketa itxura eman nahi baitio aldebakarreko eskubide sozial eta lan eskubideen murrizketa besterik ez denari.

Espainiako Gobernua salatu genuen gizarteko alde txiroenak kasten alde sakrifikatzeagatik eta negoziaketa erreala izango bada negoziaketaren erlojua 2010eko apirilan kokatu beharra zegoela adierazi genuen, ordutik aurrerakoari ezin baitzaio negoziaketa deitu. Espainiako Gobernuak Euskal Herrian gure lan eta bizi-baldintzak negoziatzeko eskubidean izandako eskuhartzea ere salatu genuen.

Horrez gain, sindikalismoa orokorrean mobilizatzera deitu genuen, Euskal Herrian irailak 26an deitu dugun Greba Orokorrean parte hartzera eta bai Euskadiko Autonomi Erkidegoari zein Nafarroakoari zuzenean dei egin genien murrizketa neurri hauek guztiak ez aplikatzera.

Azkenik, Estatuko Idazkariak datorren asteazkenerako “negoziaketa” mahai batera deitu gintuen hurrengo egunean Gobernu Kontseiluan onartu behar duten Aurrekontu Orokorren Proiektuaz eztabaidatzeko, denbora premiak argi erakusten du ez dagoela benetako negoziaketarako inolako asmorik.

Bilerak argi erakutsi zigun langile klasearentzat ez den kalea duintasunerako inolako beste espaziorik izango, horretarako konpromisoa hartu genuen bileran eta horregatik berriz ere dei egiten dugu datorren irailaren 26ko Greba Orokorrean parte hartzera.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: