Eskubide unibertsalen amaiera, benefizentziara itzulera

Iturria: Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa – 2012/09/21

Kolektiboak daude ongizate estatua murrizten ikusten dutenak, berau ezagutzera heldu gabe. Ikasleak, lehen aldiz gurasoak baina pobreagoak izango direnak, elkarren kontra estutzen dira geletan. Zaintza krisiari partxe bat jartzeko balio zuen dependentzia legea, ezerezean gelditzen da. Herrialde pobretuetan geroz eta jende gehiago hiltzen da gosez, nahiz eta bankuei eman “diegunaren” zati batekin hori konpondu ahal izan.

Jubilatuak eta pentsionistak, aniztasun funtzionala dutenak, desenplegatuak… eguneroko borrokarekin irabazitado eskubideak bermatuak zituztela uste zutenek ere, gertu ikusten dituzte goraizeak. Ezarian, migranteak bizirautera bultzatzen dituzte, eta gainera lapurrak baliran kriminalizatzen dituzte, hauek ere beren eskubideak irabazi izan ez balituzte bezala. Osasungintzak unibertsal izateari utzi dio, Caritasek familia ugari artatzen ditu, eta enpresa handiek donazioak egiten dituzte; benefizentziara itzulera da. Hau ez denez hona etorritakoek bilatzen zutena, beren herrialdetara itzultzen dira. Eta gure gazteak atzerrira doaz etorkizun bila. Eskulan merke gisa erabiliko al dituzte ere?

Ongizate estatuarekin batera berau eutsi duen klase ertaina amaitzen ari da (II mundu gerra osteko langile klase borrokalaria baretzeko sortua). Kaleratze eta EREek lan eskubideak eraisten dituzte eta prekarietatera garamatzate. Oinarrizko zerbitzuen erreziboak garestitzen dira, BEZa igotzen da… hori gutxi ez, eta egunero 8 deshauziatu berri daude Hego Euskal Herrian.

Gobernuak 100.000 milioi euro eskatu ditu mailegutan. Zein salbatzeko eta… banka! Ezer ez dakigu aurreko urteetako mozkin pribatuetaz, orain bai, kudeaketa txar baten ondoren publiko bihurtzen dira dituzten galerak.

Rex publika gehiegi dago, langile publiko asko “soberan” daude, baina partidu bakar batek ere ez du bere konfiantzazko karguen GASTUrik murrizten. Eta diru publikoa badago oraindik AHTarentzako, Zaballako makro kartzelarentzat edo Fracking-arentzat, gizarteari zein ingurumenari inolako onurarik ekartzen ez dioten arren. Gastu militarrak gora egiten du, aberatsek zerga amnistiaz gozatzen dute… Eta ez dadila dirurik falta futbolarentzat, edo saskibaloiarentzat.

Argi dago, gure baliabideen gainetik ezin dugu bizi, ama lurra den (zen) milioika urteko “aurrezkia” gastatuz, eta ezin ditugu hurrengo belaunaldiak hipotekatu hainbeste zorrekin. Zor ez zilegia, ikusi genuen America latinan. Baina hori kopondu nahi dute gu pobretzen, gutxi batzuk aberats izaten jarrai dezaten. Bazterketa sozialera garamatzate, pobreziara, jada jasanezina den diskriminazio sexuala handiagotzera, ordain dezakenarentzako osasungintza eta hezkuntza batera, derrigorrezko amatasunera daramaten politika batzutara, emakumeak etxera itzularazi nahi dituena, kanpokoei errua botatzen diena, arrazakeriara daramana…

Ez dago bide bakarra. Hollandek orain gutxi lortu du Frantziako arrisku saria jaistea bere ministroen artean ordena jarrita, kotxe ofizialak murriztuz, aberatsenei zerga kenkariak kenduz, ordu estrak desgrabazio gabe utziz, banka enpresei begiratzera behartuz kasinora ordez, eta tropak aurten Afganistanetik ekarriko dituela hitz emanez.

Desazkundean baliabideen (zenbaitek aberastasunaren esango luke) banaketa justuaren alde egiten dugu apustu; soldata maximoak (soldata handienak jaitsiz), produkzio sistemaren demokratizazioa, zer ekoitzi nahi dugun (elikagai ekologikoak) eta zer ez (industria militarra, nuklearra…) erabaki, lan ordaindua eta ordaindugabearen banaketa (lanordu gutxiagoa, baita etxeko lanean ere benetan oinarrizko beharrak asetzeko nahikoa) eta jakina, oinarrizko errenta bat jende guztiari oinarrizkoa bermatuako diona.

Munduaren antolaketa berria esakzten dugu bizia eta pertsonak zentruan jartzeko merkatua ordez. Alternatiba lokalak aktiba ditzagun eredu ekonomiko, sozial eta kultural berriak bultzatzeko. Argira atera dezagun zaintza eta etxeko lana, bere garrantzia eta sufritzen duen errekonozimendu falta. Zor gehiagorik ez, ez direla gizarte zerbitzu unibertsalak emateko erabiltzen, baizik eta finantza espekulaziorako: sektore finantzieroak ordain beza sortu duen krisia.

Jakina, uxatu beldurrak, mobilizazio komunitarioa behar dugu kentzen ari zaizkiguna itzul diezaguten berandu baino lehen.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: