Udaletako langileen elkarretaratzea murrizketen aurka

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/09/20

Udaletako ehunen bat langile elkarretaratu da gaur goizean EUDEL-ek Bilbon duen egoitzaren atarian murrizketen aurka. ELAko ordezkariek Rajoyren neurriak ez aplikatzea eskatu diote EUDEL-eko zuzendaritzako kideei.

Azken urteotan pobretze orokorra lortzeko politika gogorrak ari dira ezartzen, eskubide laboral eta sozialak behin eta berriz murrizten dizkigutelarik. Politika hauek kalte handia eragiten diete euskal udaletako langileen baldintzei; etengabe ari zaizkigu murrizketak egiten, bai Madrileko gobernuen, bai udaletakoen erabakiz. Honek ez du inondik ere laguntzen enplegua sortzen, ez langile publikoen bizi-kalitatea hobetzen, eta gure herri zein hirietako ekonomia erreala sustatzeko ere ez du balio; aitzitik, ehundaka lanpostu suntsitzen dira, eta horrela ekonomiaren beheraldia areagotu.

Rajoyren azken dekretua aipatutako estrategien jarraipena da: bere xedea herritar gehienak txirotzea da, gutxi batzuren pribilegioak mantentze aldera.

Alabaina, gure ustez begibistakoa da Dekretu hortan jasotako neurriak aplikatzea ez dela legezko kontu bat, borondate politikoaren baitan dagoelako. Esparru instituzionaletako ekimen bidez eta hedabideetan egindako adierazpenetan, euskal udaletan agintzen duten alderdiek, EUDEL osatzen dutenek, han eta hemen diote murrizketak aplikatzearen aurka daudela, hauek ez omen direlako gure herriak behar duena. Bada, orain daukate hitz horiek egintza bihurtzeko aukera.

ELAk dei egiten die EUDELi eta euskal udaletako agintariei bestelako politika batzuren alde egin dezaten, beste herri-eredu baten alde, eta EZ DITZATELA APLIKATU Madrilek inposatu nahi dituen murrizketak.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: