CCOOek eta UGTk legeen bitartez Nafarroan monopolio sindikala nahi dut

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/09/18

Duela zenbait hilabete ELAk Iruñeko enpresa batean lehenengoz hauteskundeak egiteko aurreabisua sartu ondoren CCOOek honen kontra jo zuen, esanez gure sindikatua ez zegoela legitimatuta. Nafarroako Goi-Auzitegiak (TSJN) ELAren errekurtsoa aintzat hartu du eta hauteskundeak bultzatzeko baimena eman dio.

Nafarroako Goi-Auzitegiak (TSJN) ELAren errekurtsoa aintzat hartu du eta ebatzi du aurreabisua egiteko baldintza nahikoa dela estatu edo autonomi-erkidego mailan ordezkaritza gehieneko sindikatua izatea, edota lurraldean nahiz sektorean %10eko ordezkapena izatea. ELAk ausaz betetzen ditu baldintzok.

ELAren iritziz, epaiak Nafarroako pluraltasun sindikalaren alde egin du. Izan ere, CCOOek 2011n erabaki zuen hauteskunde sindikalei buruz orduraino indarrean egon zen akordioa haustea, eta ELAri zein LABi ukatzea hauteskundeak bultzatzeko legitimitatea zutenik. Helburu argia dute, monopolioa, eredu desberdina izanik euren jokabidea nabarmen uzten duen sindikalismoa baztertzea.

Osakar, Rodriguez, hauteskundeetako arduradunaren arabera, arazoa da CCOOek eta UGTk ez dutela onartzen Hego Euskal Herrian ordezkaritza sindikala Espainiakoa ez bezalakoa denik. Haatik, ELAk oinarrizko kontu bat exijitzen die, errespetu demokratikoa gure sindikalismo ereduaren alde egin duten milaka langile nafarrei.

Gainera, Rodriguezek salatu egiten du CCOOen zinismoa, aldi berean batasun sindikalaren beharra aipatzen baitu; “egia da oraingo unean batasuna behar dela, baina kontua da zertarako nahi den: elkarrizketa sozialeko mahaietan jarraitzeko? Gobernuen politika antisoziala bedeinkatzeko besterik ez diren antzezpen horiei eusteko?”.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: