Eskubide sozialen suntsiketa salatu da Lanbideren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egoitzen aurrean

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/09/18

Irailaren 26ko greba orokorra babesten duten sindikatu eta gizarte eragileek Lanbidek Bilbon eta Donostian eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Iruñean duten egoitzetan elkartu dira azkenaldian etengabe ezartzen ari diren murrizketen aurka protesta egiteko.

Bildutako lagunek Eusko Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak gizarte babesaren sisteman egiten ari diren murrizketak salatu dituzte. Murrizketa hauek milaka familia ataka larrian jarri dituzte. Sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek berretsi dutenez borroka eta gizartearen mobilizazioa dira egoera hau iraultzeko dugun tresnarik eraginkorrena.

Deja un comentario