Shock politika kapital metatze fase berri baterako

Iturria: Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa – mrafundazioa.org – 2012/09/07

Krisia ez da pasa ondoren “normaltasunera”  itzuliko gaituen estuasun edo arnomaltasun aro bat.

Krisia erabiltzen ari dira botereari interesatzen zaizkion neurriak irtenbide gisa saltzeko, modu horretara kapitalaren metatze fase berri bat abiarazteko asmoz.

Kapitalaren metatze hori gauzatzeko lau bektore jarri ditu martxan politikak:  (1) zor pribatu andana publiko bihurtu,  (2) arlo publikoa eta gastu soziala murriztu,  (3) zerga egitura kapitalaren mesederako egokitu, eta (4)  soldatak era nabarmenean jaitsi.

Zor pribatu andana publiko bihurtu

Krisiaren hasieratik bankari eman zaion laguntza guztia, gehi uztailean hitzartu duten 100.000 milioiko erreskate deitua (oraingoz jaso gabeak) gehi datorrela dioten erreskate berria altxor publikoaren kontura doaz.

1.Gobernuari egindako maileguak dira, ez bankuei
2.Gobernua da maileguak itzuli behar dituena
3.Gobernuak ez dio mailegatuko, baizik eta eman egingo dio bankari (mailegua balitz banka pribatuak egingo luke, dirua irabazteko)
4.Ez da egia baldintza gabeko maileguak direnik, baldintzak daude eta oso larriak dira.

Gobernuak, mailegua itzultzeko zergak igo eta gastu soziala jaitsiko dudira.Gobernuak, mailegua itzultzeko zergak igo eta gastu soziala jaitsiko du.

“Banku txarra” delakoa izango da eragiketa hau egiteko erreminta: gure diruarekin, higiezinen aktiboak (zorua eta etxebizitzak) merkatuko prezioaren oso gainetik erosiko duen instituzio publikoa. Hala, balantzeetan ez dira azalduko higiezinen orgian izandako milaka milioiko galerak eta guztiok ordaindu beharko dugu.

Bien bitartean soilik urtarrila eta ekaina artean 220.000 milioi euro atera dira bankuetatik modu legalean (kapital-ateratzea kontuan izan gabe, izugarria izan dena).

Arlo publikoan eta gastu sozialean murrizketa zorrotzak  zorra ordaintzeko

Aurrekontuen egonkortasunerako legea (PNVk babestua) eta 2011ko udako konstituzio erreforma dira gastu sozialen murrizketa guztien markoa: estatuak konpromisoa hartzen du hartzekodunei ordainduko diela herritarren behar sozialei erantzun aurretik.

Administrazio guztiak murrizketak egiten ari dira aurrekontuetako atal guztietan, gastu sozialean bereziki (osasungintza, hezkuntza…).

Arlo publikoko enpleguan eta lan baldintzetan murrizketak ere.

Pentsioen erreformek, egindakoak eta datorrenak, helburu bera daukate. Gastua gutxitu orain zein etorkizunean eta enpresen kotizazio jaitsierari bidea ireki. Kotizazioen bi puntuko jaitsiera 5.500 milioiko oparia da patronalarentzat.

Publikoa higatzeko eta pribatizazioak ugaritzeko estrategia.

Zerga egitura kapitalaren mesederako egokitu

Zerga-bilketaren beherakada izugarria, langabeziaren, atzeraldi ekonomikoaren eta zerga iruzurraren ugaritzearen ondorioz.

Gastua handitu egin da langabezia sariengatik, baina batez ere zorraren ordainketaren ondorioz.

Estatuak 100.000 milioi gastatu ditu urtarrila eta ekaina bitartean, eta soilik 50.000 milioi bildu ditu. Defizitaren aurrikuspenak ez ditu beteko urrik ere, eta hala, hurrengo urteetako murrizketak justifikatuko dituzte.

Uztailean igarritako BEZ igoerak zerga bilketaren erorketa arindu nahi du, baina oso bidegabea da errenta baxukoak kargatzen dituelako bereziki.

Soldaten kapitulu guztien pobretzea eta lan harremanak gehiago prekarizatu

Lan erreforma guztiek eta negoziazio kolektiboaren bi erreformek bilatzen dutena da.

Soldatak jaistea eta lan harremanak prekaritzatzea.

Prestazio sozialen murrizketak (langabezia saria, laguntzak, oinarrizko errenta) eta langabezia gehituta, langile klasea behartua dago edozein lanpostu, edozein lan baldintza eta edozein soldata onartzera.

Gogoan izan soldata ez dela kontu korrontera doana soilik. Kotizazioak (norberarenak eta enpresarenak) ere soldata dira

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: