ELAk erreforma laboralaren ondoren lehenengoz kaleratze kolektibo bati buruzko epaia irabazi du TSJPVn

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/09/10

ELAren askatasun sindikala urratu delako, eta era solidarioan langileok berehala berronartzera zigortzen ditu Koyo enpresa zein Jtekt Corporation multinazionala, lanari dagokionez enpresa-taldetzat hartzen baititu.

Joan den irailaren 4an EAEko Goi-Auzitegiak (TSJPV) erreforma laborala onartu zenetik lehenengoz eman du epai bat zergati ekonomikoak medio egindako kaleratze kolektibo bati buruz. Epaiak Koyo Bearings S.A. multinazionalak egindako 13 kaleratze deusezak direla ebatzi du, ELAren askatasun sindikala urratu delako, eta era solidarioan langileok berehala berronartzera zigortzen ditu Koyo enpresa zein Jtekt Corporation multinazionala, lanari dagokionez enpresa-taldetzat hartzen baititu.

Aurtengo otsailaren 27an Koyo enpresak kontsulta epea ireki zuen 16 lan-kontratu amaitzeko, zergati ekonomiko eta produktiboak argudiatuz. Azkenean enpresa-batzordearen gehiengoarekin, hots, UGTrekin, itxitako akordio bat izan zen, akordio honen ondorioz 13 langileren kontratuak amaitutzat jotzen ziren, eta enplegua eteten zitzaien beste 14ri.

ELAk erabakia errekurrituta, orain emandako epaiak kaleratze horiek ezdeusak direla ebatzi du, “ELAren askatasun sindikala urratu” delako; besteak beste, “kaleratu guztiak ELA sindikatuko afiliatuak dira…”; “sindikatuaren hautagai-zerrendan agertu ziren”, eta enpresa-batzordeko sindikatu nagusiak, hots, UGTk, “ez du afiliatu batengan ere eraginik jasan”.

Timken zen enpresa honetan bizi den gatazkaren azken atala izan dugu hau; gatazka 2009an hasi zen, eta hogei hilabetez luzatu zen greba batera iritsi zen. Hil horietan, enpresak agerian utzi zuen bere jarrera harroa eta pertsona batzuren aurkako jokabidea, hots, inposizioak onartzen ez zituztenekiko, greban parte aktiboa izan zutenekiko, EREak sinatzeari uko egiten ziotenekiko eta eskubideak aldarrikatzen dituztenekiko.

Greba amaituta lanera itzulita, Koyok bederatzi langile kaleratu zituen, gehienbat ELAko kideak hauek ere, eta orduan ere kaleratuak berronartzera zigortu zuten. Uneoro deigarria izan da multinazionalak eta UGTk izan duten sintonia (sindikatu honek greba ondoko hauteskundeak irabazi zituen), hark mahairatu dituen erabaki guztietan.

Epai honek adierazten du azken erreforma laboralak kaleratze kolektiboetarako erraztasunak emanagatik enpresek ezin dutela nahi duten guztia egin, eta gure eskubideen alde borrokatzeak etekina ematen duela.

ELAren ustez TSJPVren epai hau albiste ona da, askatasun sindikalaren oinarrizko eskubidea bermatzen baitu eta aurrekaria izango baita enpresek ez ditzaten EREak erabili langileak kaleratzeko sindikatu jakin batean afiliatuta egoteagatik, jarduera edo iritzi sindikal jakin bat izateagatik.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: