ELAk salatu egin du enplegatu publikoak engainatu nahi dituztela, 2012an soldataren %7 kendu dietelarik

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/09/05

ELAk kritika gogorra egin dio Gobernuari, abenduko aparteko paga kenduko duelako, eta ohartarazi du 2012an galdutako soldata ez dela berreskuratzerik izango.

ELAk salatu egin du Nafarroako Gobernuak foru-administrazioko 25.000 langileak engainatzeko egin duen saio baldarra. Gaur, Madrilen PPk erabakitakoari jarraiki abenduko aparteko paga kenduko duela berretsi ondoren, iragarri du 2013ko aparteko ordainsariak hilabete batzuk aurreratuko dituela, asmo maltzur batez, langileak ez daitezen konturatu 2012ko soldataren %7 kendu dietela (aparteko paga baten adinako portzentajea). Baina %7 hau ez da lehen murrizketa, aurrez soldata izoztu izan baitute, baita Zapaterok %5 jaitsi ere; honez gero, 2012an soldata murrizketa %20koa da, gaur Gobernuak iragarri duen erabakiarekin.

Gobernu foralaren taktika are zitalagoa da, Madrilekiko erresistentzia adierazi nahi baitu, benetan handik agindutakoa zuzenean aplikatzen ari bada ere (esan bezala, 2012an langile publikoek %7 gutxiago jasoko dute, Estatuko gainerako administrazioetan bezala). Gainera, datorren urtean aparteko ordainsariak aurreratuko balira segurua litzateke 2012ko urteko soldata ez dela sekula berreskuratuko, gehienera jota 2013an, 2014an edo 2015ean dagokiona mantenduko dela agintzen baitute, baina besterik ez. Eta hori ere gutxiago izan liteke, Gobernuak ordainsari bat edo bi kentzea erabakiko balu.

Horrenbestez, ordezkari politikoek (neurria Parlamentuak onartu behar da) eta sindikalek (datorren asteleheneko Mahai Orokorrean eztabaidatuko da) ezin dute engainu baldar honetan erori: 2012an %7ko soldata galera behin betiko finkatzen da (soilik aparteko paga aintzat hartuz gero), deusen truke. Gauza bera baita 2013ko bi aparteko pagak hilabete batzuk lehenago jasotzea.

ELAk dei egiten die alderdi politikoei eta gainerako sindikatuei langileen soldatak defenditzeko tinko egon daitezela, lasterbiderik edo amarrurik erabili gabe. Azkenik, ELAk enplegatu publikoak animatu nahi ditu murrizketen aurkako jarrera ager dezaten, irailaren 26ko greban parte hartuz.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: