“Banku txar” delakoa sortuko dute banketxeek higiezinetan dituzten galerak arlo publikoari leporatzeko

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/08/23

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak gogor jo du PP abuztu honetan prestatzen ari den proiektu baten kontra, izan ere, arlo publikoari leporatu nahi baitizkiote finantza-botereek higiezinen sektorean sortu duten deskalabrua.

“Banku txar delako horrekin estatuak bere gain hartuko du galera bat, aktibo horiek banketxeen balantzeetan duten balio puztua eta balizko salmenta batean lortuko litzatekeen prezioaren arteko aldea alegia. Horrela Estatuak bankuen galerak bere egiten ditu. Operazio hau benetako iruzur bat da, eta murrizketa sozial gehiago ezarriz ordainarazi nahi digute”.

“Banketxeei ametitu egin zieten -PSOEk zein PPk- beren higiezin aktiboen balioa puztea, horrela saldu baitzezaketen egoera saneatua zutela. Argi geratu da dena gezur hutsa zela, fartsa bat goitik behera. Artean aktibo horien balioa ez da merkatuaren errealitatera egokitu, ez baita aintzat hartu izan duen jaitsiera erreala”. Eta Muñozek dioenez, hori ez da egin balio jaitsiera horren ardura arlo publikoari leporatu nahi diotelako. Honetarako hiru alderdi (Europako Batzordea, PPren Gobernua eta bankuak) ari dira tratutan banku txarra izango den sozietate berri horretara egiteko aktiboen transferentzia “epe luzerako arrazoizko merkatuko prezioan” izan behar dela. Eufemismo horrekin, dio Muñozek, “mozorrotu nahi dute kontua dela banketxeei merkatukoak baino askoz prezio altuagoak ordaintzea, horrela ondasunek izan duten prezio jaitsierak kalterik eragin ez diezaien”.

ELAko idazkari nagusiaren arabera, “higiezin-aktiboak banku txarrera transferituz gero sozietate honek merkatuan prezio askoz merkeagoan salduko lituzke. Banku txarraren bitartez Estatua higiezin-agentzia erraldoi bat bihurtuko litzateke, banketxeen galera pribatuak diru publikoz ordaintze aldera”.

PSOEK ETA PPK BULTZA ZUTEN KONSTITUZIO ALDAKETAK ESKUBIDE SOZIALEN AURKAKO ETENGABEKO ERASOARI BIDE EMAN DIO

“Mundu guztiak badaki banku txar izeneko sozietate hori publikoa izango dela, inongo interes pribatu ez baitago honelako operazio kaltegarrian sartuko. Eta larriena da desastre hutsa den negozio hau milaka milioiko galerak zor publikotzat hartuko direla aurrerantzean, hots, zor publikoa hazi egingo da banketxeei emandako pribilegiozko tratua medio. Hemen aplikatzen da, berriro, Konstituzioaren erreforma: honen ondorioz aurrekontu-politikaren lehentasuna zorra ordaintzea da, beste edozein gastu publiko edo sozialen gainetik. Erreforma hura, –benetako estatu-kolpe antisoziala- duela urtebete onartu zen, eta PSOEk bultza zuen. Eskuinak inoiz ez du konplexurik izan kapitalak eskatzen diona egiteko; gobernuan izan den denbora ondo baliatu du; haatik, ulergaitza da sozialdemokrazia izeneko horren usteltze ideologikoa, bapatean, inolako prozesu demokratiko edo parte hartzerik gabe publiko denaren xedea aldatu, oreka soziala sustatzeko zeuzkan egitekoak hankaz gora jarri eta espekulatzaileen interesen eskuetan jarri baita”.

Muñozek politikaren isiltasun konplizea nabarmentzen du. “Jokoan asko daukagu; gizartea pobretzeko helburua duten erabaki latzak hartzen ari dira, eta zoritxarrez ez dago inongo gogoetaren berririk, eta are gutxiago matxinatzeko ekintza politikorik, egoera larri honek eskatuko lukeen pareko ezer”. ELAko buruak dioenez, “politikak erantzungo badu, mobilizatzen den gizarte baten ondorioz izango da. Horretarako dago deituta, beste hainbat sindikatu eta gizarte-mugimendurekin batera, Hego Euskal Herrian irailaren 26ko greba orokorra”.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: