Sindikatu eta gizarte eragileek murrizketen aurkako mobilizazioak iragarri dituzte uztailaren 17 eta 18rako

2012/07/13

Azkenaldian bestelako politika sozialen alde mobilizatzen ari diren sindikatu eta gizarte eragileek prentsaurrekoa egin dute gaur Bilbon. Bertan PPk onartu dituen murrizketen berrien aurkako mobilizazioak iragarri dituzte uztailaren 17 eta 18rako.

Hau da bertan irakurri den testua.

HERRITARRENTZAT POBREZIA, BANKARENTZAT DIRUA. NO A LOS RECORTES!!

Espainiar Gobernuak azken urteotako murrizketa sozialik handiena iragarri du. Herritar gehienon diru sarrerak txikitzea dakar, honek langabezian dauden pertsonen sariak murriztuko direlako, pentsioak, menpekotasunezko prestazioak eta administrazio publikoetako langileon soldatak ere murriztuko dira (aparteko soldata bat eta egun libreak kenduz).

Era berean, erosten ditugun produktuak garestituko duen BEZ-a igotzea onartzen da eta, aldiz, etekin enpresarialak handitzeko helburuaz kotizazio sozialen beherapena.

Baina gobernuak ez dago soilik murrizketak onartzen ari. Erabaki du bankari 100.000 miloi euro emango diola, bere zuloak estali ditzan. Honetarako badago dirurik. Hemen gauden eragile sozial eta sindikalak salatu nahi dugu dirua kentzen ari zaizkigula bankari emateko. Politika hau bidegabea eta inmorala da eta horregatik errefusatu egiten dugu.

Politika hauek gizartea orohar pobretzea dakartzate. Atzeraldia larriagotzen dute langabezia handituz, babes soziala murriztuz eta geroz eta jende gehiagok hilaren atzenera iristeko arazoak izan ditzan eraginez. BEZ-a igotzea, prestazio sozialak murriztea edo sektore publikoan soldata murrizteak bidegabeko politikak dira hain zuzen krisiaren sorreran zerikusirik izan ez dutenei ordainaraziko zaiena.

Politika hau manipulazio eta gezurretan oinarritzen da. Espainiar gobernuak asteak daramatza bere benetako asmoak ezkutatzen, sasi informazioak zabalduz eta egia esan gabe Bruselasen negoziatzen ari zenaz. Bere helburua hauxe izan da: jendea prestatu espoliazio hau ezinbestekotzat onar dezan. Errentaren trasbase itzela ematen ari da Gutxi batzuren eskuetara bideratzen ari da errentaren kopuru itzela. Arpilaketa honek aginte politiko, ekonomiko eta fnatziarioaren adosjartzearen eskutik dator.

Hemen gauden erakunde sindikal eta sozialek neurri hauei gure erabateko errefusa adierazi nahi diegu. Era berean, argi eta ozen esan nahi dugu alternatiba errealak egon badaudela. Borondatea politikoa badago bestelako neurriak aplikatu litezke. Krisiaren bidezko irteerara murrizketen ez aplikazioan eta zerga zein politika sozialean aldaketa batean dago, lehenago ere askotan aipatu dugun bezala. Murrizketak bertan behera uztea exijitzen dugu eta Hego Euskal Herriko erakundeei dei egiten diegu aplikatu ez ditzaten.

Azkenik, murrizketa hauen kontra eta bestelako politikak lortzeko bidean gure konfidantza osoa berresten dugu gizarte-mobilizazioan. Hori dela-eta, eta lehendabiziko urrats baten gisan, honako mobilizazioak deitzen ditugu:

• Uztailaren 17an, asteartea, 11:00tan, Lanbideko eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko bulegoen aurrean.

• Uztailaren 18an, asteazkena, 19:00tan, kazerolada-kontzentrazioa zaratatsuak eskualdetako ohiko lekuetan.

LANBIDE-KONZENTRAZIOEN ZERRENDA

BIZKAIA

  • Bilbo- Alameda de Mazarredo 39
  • Basauri- Urbi 5
  • Barakaldo-”Rontegi”
  • Erandio. Educador Hno. Benjamín 5.
  • Gernika. Karmelo Etxegarai Bajo 8-10
  • Iurreta, Zubiaurre 10.

GIPUZKOA

  • Tolosa. Larramendi 3 Bis
  • Eibar. Bittor Sarasketa 9
  • Arrasate. Nafarroa Etorbidea 12.
  • Azpeitia. Urola 6
  • Orereta. Maurice Ravel 14.
  • Donostia. Marino Tabuyo 14.

NAFARROA.

  • Iruñea. Arkadio MªLarraona 1
  • Lizarra. Plaza de Aralar,2
  • Tafalla. Paseo Padre Calatayud, 19 (Golem)
  • Tutera. Diaz Bravo 20-22.
  • Altsasu. Garcia Ximenez, 3
  • Doneztebe. Crta. Leitza,1

ARABA

  • Laudio. Virgen del Carmen 25.
  • Gasteiz. José Atxotegi 1.
  • Ollon. Giralda 1.

DEITZAILEAK

Eragile sozialak: AHT gelditu! ELKARLANA, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Asambleas de parados y paradas (Bizkaia, Gipuzkoa), Askapena, Asociación de trabajadoras del hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao La Vieja, Axola, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada – Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivo de parados de Iruñerria, Danok lan, Deshazkundea, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Eguzki, Ekologistak Martxan , Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak, Gazteak Alternatiba, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz , Iratzarri, Komite Internazionalistak, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea , Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Red contra la pobreza, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria, Stop Desahucios, Urtxintxa Eskola, Zazpigarren Alaba

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: