Formicako Enpresa Batzordeak enpleguaren eta euren lan-baldintzen aldeko ekintzak areagotuko ditu uztailean zehar

2012/07/11

Formicako Enpresa Batzordeko kideek Galdakaoko lantokiko enpleguaren eta euren lan-baldintzen alde uztailean zehar egingo dituzten mobilizazioak aurkeztu dituzte; multinazionaleko zuzendaritzak ekainaren 28an lantoki hori ixteko erabakia iragarri zuen.

Hauek dira iragarri dituzten mobilizazio nagusiak: uztailaren 12, 17, 19 eta 24ean greba egunak. Bihar, uztailak 12, manifestazio batek enpresak Galdakaon duen egoitza eta bertako Udaletxea lotuko ditu. Bestalde, uztailaren 17an Formicako langileek bilkura egingo dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Uztailaren 19an beste bilkura bat egongo da, kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean.

Hau da Enpresa Batzordeak gaur aurkeztu duen dokumentua

ENPLEGUAREN ETA LAN-BALDINTZEN ALDE
MOBILIZAZIOAK – FORMICA EZ ITXI.

Formica enpresaren Zuzendaritzak Galdakaoko lantegia ixteko asmoa ekainaren 29an iragarri ostean,

Formicako Enpresa Batzordeak mobilizazio-andana bat antolatu dugu 2012ko uztailerako, Formica, S.A.ko Galdakaoko langileen enpleguaren eta lan-baldintzen alde.

2012ko ekainaren 29an Formicaren Zuzendaritzak Galdakaoko lantegia ixteko asmoa iragarri zion Enpresa Batzordeari, eta iragarpen horren eraginpean 210 familia geratuko dira. Iragarpena ustekabe bat izan zen Enpresa Batzordearentzat, artean hitzarmen kolektiboaren negoziazioan buru-belarri zegoela eta.

Enpresa Batzordeak jendaurrean salatzen du Zuzendaritzaren asmoa: langileak beldurraraztea; eta horretarako etengabeko xantaia egiten die. Izan ere, orain arte ez da EEE eskaerarik aurkeztu. Gainera, enpresak nahi duena zera da Batzordeak negoziazio “esparru informala” baliozkotzat jotzea; eta han, lantegia ixteko arrazoiak aztertu barik, onarpena sinatzea. Hori txar ustean jokatzea da.

Enpresa Batzordearen ustez Galdakaoko lantegia errentagarria izan da, halakoa da, eta hala jarraituko du aurrerantzean ere. Lan-karga nahikoa dauka, ijezketarako hain beharrezkoak diren erretxinak bertan ekoizten dira, eta ekoizpen-kostua merkeagoa da, beste lantegi batzuetakoa baino, eta goi-mailako akaberek bezeroen goraipamena merezi izan dute.

Konpainia Fletcher Building taldearena da, eta talde horren sozietate nagusia Zeelanda Berriko Gobernuarena da. Ez dago arrazoirik lantegia ixteko, erabaki politiko hutsa da. Lan-erreformek emandako erraztasunez baliatu dira etekinak ugaltzeko, eta jarduera batera biltzeko, soilik beren interesei begira, eta bidean nor zapaltzen duten erreparatu barik.

Enpresa Batzordeak dei egiten die herri-erakundeei (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta udalak) burugabekeria hori eragozteko, eta enpleguaren alde agertzeko. Horretarako, atal sindikalek bilera-deiak helarazi dizkiete erakundeei arazoa aztertzeko, eta azken batean hemengo langileak multinazionalen interes kapitalistetatik babesteko beharraz jabearazteko.

Enpresa Batzordearen iritziz, enplegua eta lan-baldintzak zaindu nahi baditugu, ez dago beste biderik antolamendua eta mobilizazioa baino; horiek dira benetako sindikalismoaren ardatzak. Hori dela-eta, uztaileko mobilizazioak hauexek izango dira:

  • Gaurko prentsaurrekoa —uztailak 11—.

  • Greba uztaileko 12, 17, 19 eta 24an.

  • Grebaren lehenengo egunean —uztailak 12— giza katea Salbeko zubian. Zubiko estaldura gorria Formicak egin zuen, katalogoetako argazkiak eredu hartuz.

  • Uztailaren 12an manifestazioa Galdakaon, 19:00etan, abiapuntua enpresan eta helmuga udaletxean. Dei egiten diogu langile jendeari manifestaziora joateko.

  • Kartelak eta pankartak egunero itsatsiko dira.

  • Guggenheim inguruetan informazio-orriak banatuko dira, Ingalaterrako eta Zeelanda Berriko zuzendaritzak kanpora begira salatzearren.

  • Bilerak egingo ditugu Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin.

  • Sostengu-mozioak aurkeztuko ditugu eskualdeko udaletxeetan.

  • Grebaren bigarren egunean —uztailak 17— elkarretaratze bat egingo dugu Eusko Jaurlaritzaren aurrean, 11:00etatik 13:00ak arte.

  • Grebaren hirugarren egunean —uztailak 19— elkarretaratze bat Aldundiaren aurrean, 11:00etatik 13:00ak arte.

  • Uztailean zehar ekintza gehiago prestatuko da, eta lanuzteak areagotuko, baldin eta Zuzendaritzak Galdakaoko lantegia ixteko planekin aurrera jarraitzen badu.

BORROKA DA BIDE BAKARRA.

Formica SAko Enpresa Batzordea

ELA – LAB – CCOO

Galdakao, 2012ko uztailaren 11.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: