Busturialdeako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Langileek mobilizazioak iragarri dituzte

2012/07/09

Urgatzik kudeatutako Busturialdeko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren sektoreko langileek mobilizazioak hasiko dituzte uztailaren 11an, 10:30tan, Urgatzi enpresak Bilbon duen egoitza nagusiaren aurrean elkarretaratuz. (Simon Bolivar kalea 1, Indautxu Plaza).

Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (EELZ) langile guztiek badakite Urgatzi Taldeak –eta sektorean ari diren beste enpresa batzuk ere–, behin behineko kontratazioaren erabilpen iruzurtia egiten dutela zerbitzu hau kudeatzen duten udalerri gehienetan.

Hori dela eta, Busturialdeko EELZko ELAren ordezkariek Lan Ikuskaritzara eraman zuten kontratazio iruzurraren salaketa. Ikuskaritzaren erabakiak ELAri arrazoia eman zion, kontratu iruzurra zegoela erabaki eta enpresa behartuz bost langile finko egitera.

Horretaz gain, langileek zenbateko batzuk eskatu zizkioten enpresari demanda bat ezarriz, jasotako soldata kopuruak ez zetozelako bat lan egindako lanaldiarekin.

Enpresaren erantzuna harrigarria izan da. Beraien eskubidea dena defendatzeagatik eta langile hauek zigortzeko helburuarekin enpresak jazarpen sindikal agerikoa suposatzen duen erabakia hartu du: behin behineko kontratuak finko edo behin betikoak bihurtu ditu, baina ordura arte izan duten lanaldiaren portzentajea mantendu gabe. Gauzak honela, batez-beste %75-80ko lanaldi izatetik %16,66ko lanaldia izatera pasatu dira.

Enpresaren helburua zera da: langile hauek lan edukirik gabe lagatzea etxera soldata duin bat ez eramateko eta, hortaz, beren kabuz, lana “boluntarioki” uztera bultzatzea.

Urgatzi enpresaren erabaki hau, diskriminatzailea izateaz gain, euren eskubideak erabiltzeagatik zigortzeko modua da. Jarrera antisindikala eta zapaltzailea da, eta mezu argia bidaltzen dio Busturialdeko langileei eta Bizkaia osoan Urgatzik dituen beste langileei: zuon eskubideak aldarrikatzen badituzue hau izango da ordainduko duzuen prezioa. Horregatik, ELAk Askatasun Sindikalaren Babespenaren aldeko salaketa urgentea ezarri egin du Urgatziren aurka.

Kontratazioan dagoen iruzurrari ondorengo egoerak gehitu egin behar zaizkio:

  • Bizkaiko hainbat udaletxek etxez etxeko zerbitzuaren erabiltzaileei bideratutako ordu kopuruen murrizketa.

  • Ortuellako EELZren langileek mobilizazioak burutuko dituzte, beraien ordu kopurua %50ean murriztu eta lankide bat kaleratu egin dutelako. Horrek ere erabiltzaileen ordu kopuruen murrizketa ekarri egin du.

  • Sektoreko langileek duten haserrea Lan Esperientziaren Akreditazio Prozeduran Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera petralagatik. ELAren kexak ez ditu entzun izan nahi, eta agerian geratu dira prozedura honetan egon diren akats eta zalantza nabarmenak.

Egoera hauen kausa sektoreko langileak nazka-nazka eginda daude. Azken finean, gauza bategatik edo besteagatik, beraien eskubideak sistematikoki urratuta ikusten dituzte. Jarrera hauek aldatzen ez badira argi dago Bizkaia mailako lan gatazka piztu ahal dela Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren sektorean.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: