Kontratazioak eta lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitateak okerrera egin dute Bizkaiko Diputazioan

2012/06/12
Bizkaiko Foru Aldundiko eta haren erakunde autonomoetako LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuetako delegatuek langileen 2.236 sinadura aurkeztu dituzte gaur. 2012ko hitzarmena negoziatzeko plataforma bateratuaren alde dira sinadurak.

Urte hasieratik Aldundiaren inposizioak eta murrizketak salatzeko eta benetako negoziazio bat eskatzeko egin diren mobilizazioen eta jardueren bidean kokatzen dute ekintza hau.

Azken hilabeteetan, besteak beste, langileen ordezkapenetan egindako murrizketak salatzeko kontzentrazioak egin dituzte Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen egoitzetan: Leioa, Gallarta, Urduña eta Elorrio. Murrizketa horien ondorioz, asko gutxitu dira langileen kontratazioak eta lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitateak okerrera egin dute.

Aldundiaren hainbat lantokitan ere kontzentrazio jendetsuak egin dituzte murrizketen kontra eta zerbitzu publikoen eta enplegu publikoaren alde.

Era berean, delegatuek itxialdi bat egin zuten Aldundian, otsailaren 16an. Ertzaintzak bortizki eten zuen ekintza hori. Horrez gainera, maiatzaren 2an salaketa ekintza bat egin zuten Foru Ogasunaren bulegoetan, errenta kanpainaren lehen eguna zela eta.

Halaber, BILDUk eta PSOEK babestuta (PNVk eta PPk babesa emateari ezetz eman dute), sindikatuek maiatzaren 8an Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztu zuten arauz besteko proposamena gaur eztabaidatuko da. “Proposamen horretan inposizio egoerari eta negoziazio faltari irtenbide bat emateko eskatzen zaio Aldundiari, baita zerbitzu publikoa eta enplegu publikoa mantentzeko eta gure soldaten erosahalmena berreskuratzeko konpromisoa hartzeko ere”.

Los recortes provocan una reducción de la contratación de personal en la Diputación de Bizkaia

12/06/2012
Delegadas y delegados de los sindicatos LAB, ELA, UGT y CCOO de la Diputación foral de Bizkaia y sus Organismos Autónomos han hecho entrega hoy de 2.236 firmas de trabajadoras/es en apoyo de la plataforma unitaria para la negociación del convenio 2012.

Con esta acción dan continuidad a las movilizaciones y acciones desarrolladas desde primeros de año para denunciar las imposiciones y los recortes de la Diputación y exigir una verdadera negociación.

Así, en los últimos meses, han llevado a cabo concentraciones en denuncia de los recortes en las sustituciones de personal en las residencias del Instituto Foral de asistencia Social de Leioa, Gallarta, Orduña y Elorrio. Recortes que están provocando una reducción drástica de la contratación de personal y un deterioro importante de las condiciones de trabajo y de la calidad asistencial.

También en diversos centros de trabajo de la Diputación han realizado concentraciones contra los recortes y en defensa de los servicios públicos y del empleo público.

Asimismo, las y los delegadas/os realizaron un encierro el 16 de febrero en la Diputación, violentamente suspendido por la Ertzaintza, y una acción de denuncia en las oficinas de la Hacienda foral el 2 de mayo, coincidiendo con el día de la apertura de la campaña de renta.

Por otra parte, hoy se debatirá la proposición no de norma presentada el pasado 8 de mayo en las Juntas Generales de Bizkaia por los sindicatos y avalada por BILDU y PSOE (PNV y PP se han negado a avalarla), en la que se insta a que la Diputación reconduzca la situación de imposición y falta de negociación y a que se comprometa con el mantenimiento de los servicios públicos y el empleo público y con la recuperación del poder adquisitivo de nuestros salarios.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: