Archive for febrero 23rd, 2012

febrero 23, 2012

QUE RECORTEN DE DONDE NO NOS HACE FALTA

Hoy, Miércoles 22 de Febrero, el día después de la quema de la sardina, varias personas activistas contra el TAV se han concentrado vestidos únicamente con unos barriles a las puertas de la Delegación del Gobierno Vasco en Bilbao para denunciar el despilfarro que supone las obras de construcción del TAV, más en una época de crisis económica y de continuos recortes. Esto no es un disfraz, es una imagen de la realidad.

Mientras se recortan derechos sociales y se reducen las partidas presupuestarias destinadas a sanidad y educación, el Gobierno Vasco ha incrementado en un 27% el presupuesto del TAV para este 2012. A pesar del grave daño ambiental y social provocado por las obras, hasta ahora se ha gastado una pequeña parte de lo que cuesta la Y vasca (entre un 15-20%). Por lo que para finalizar las obras de la Y vasca habría que seguir invirtiendo la misma cantidad que este año (380 millones de euros), anualmente durante un mínimo de 12 años.

En medio de un panorama desolador con más de 184.000 personas en paro, y unas 900.000 personas viviendo con ingresos inferiores al umbral de la pobreza, los diferentes Gobiernos han argumentado que el TAV proporciona puestos de trabajo. Ponemos en duda esta afirmación dado que el Estado español es el país con más número de kilómetros de alta velocidad en Europa y el segundo a nivel mundial, sin embargo sus cifras de paro son escalofriantes. No se crea empleo, los contratos están al margen de los convenios laborales de Euskal Herria, jornadas de más de 12 horas de trabajo interrumpido bajo condiciones de gran inseguridad laboral y que se han saldado hasta el momento con la muerte de cinco trabajadores y con la prohibición a los sindicatos de visitar las obras.

Según el informe de Rentabilidad social del proyecto de alta velocidad ferroviaria en Navarra, ninguna línea de alta velocidad ferroviaria de la península resulta socio-económicamente rentable, y una dotación excesiva de infraestructuras de transporte perjudica a la economía. Teniendo que hacer una fuerte aportación en costes de funcionamiento por el escaso número de personas viajeras.

El Tren de Alta Velocidad no sólo no contribuye a ahorrar emisiones de CO2 (ampliamente superadas por la construcción de obra nueva) sino que provoca unos enormes impactos sobre el territorio. Por ello el Comité de Expertos en Estudios Ambientales de Suecia, en 2009, rechazó el TAV como política verde.

Para responder a esta vergonzante actitud de los poderes políticos desde AHTgelditu! ELKARLANA hacemos un llamamiento a acudir este Sábado 25, a las 6 de la tarde al  Sagrado Corazón de Bilbao a la manifestación que diferentes agentes sociales y sindicatos han convocado en contra de los recortes sociales.

AHTgelditu! ELKARLANA


BEHAR EZ DUGUNETIK MURRIZTU DEZATELA

Gaur, otsailak 22, asteazkena, sardina erre ondorengo egunean, AHTren aurkako zenbait ekintzaile aldean upel bat baino ez dutela, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkartu dira, AHT eraikitzea dirua alferrik xahutzea dela salatzeko, krisi eta etengabeko murrizketa garai honetan batez ere. Eta hau ez da mozorroa, errealitatea baizik.

Osakidetza eta hezkuntzarako aurrekontuak murriztu dituzte, baina AHTrako %27 gehiago erabiliko dute 2012an. Naturari eta gizarteari jada kalte larria egin dioten arren, Euskal Ya eraikitzeko behar denaren zati txiki bat baino ez dute gastatu (%15-%20 inguru). Beraz Ya bukatzeko aurtengo kopuru bera (380 milioi euro) 12 urtez jarraian erabili beharko lukete, gutxienez.

Egoera negargarria da: 184.000 baino gehiago dira langabezian daudenak, eta 900.000 bat pertsona bizi dira pobrezia mugaren azpitik. Azken gobernuen arabera, AHTk lanpostuak sortzen ditu. Hala ote da? Espainiar estatua abiadura handiko kilometro gehien duen Europako estatua da, eta bigarrena munduan. Hala ere, langabezi tasa ikaragarria da. Lanposturik ez da sortzen, kontratuak Euskal Herriko lan-hitzarmetik kanpo daude eta lanegunak etenik gabeko 12 ordu baino gehiagokoak dira. Horretaz gain, segurtasuna eskasa da, eta horren ondorioz bost langile hil dira jada. Gainera, sindikatuei debekatu egin diete lanak ikustera joatea.

Rentabilidad social del proyecto de conexión de alta velocidad ferroviaria en Navarra txostenaren arabera, Espainiako abiadura handiko linea bat bera ere ez da errentagarria; eta gehiegizko garraio azpiegiturek ekonomiari kalte egiten diote, mantenu kostua oso handia delako eta erabiltzaileak gutxi.

Abiadura Handiko Trenak ez du lortuko CO2 gutxiago isurtzea (aurreztuko lukeen isurtzea aise gaindituko dute eraikuntza lanetan); aitzitik, lurraldeari egindako kalteak itzelak dira. Hori dela eta, Suediako Ingurumen-Ikerketarako Aditu Taldeak, 2009an, ez zuen AHT politika berde gisa onartu.

Agintarien jarrera lotsagabe honi erantzuteko, AHT gelditu! ELKARLANAk dei egiten dizue  zenbait sindikatok eta gizarte taldek deitutako manifestaldian parte hartzera; larunbat honetan, hilak 25, arratsaldeko seietan, Bilboko Bihotz Sakratuaren Plazan.

AHTgelditu! ELKARLANA

 

Anuncios
febrero 23, 2012

Larunbateko manifarako autobusak

Otsailak 25eko manifarako autobusak.

Larunbatean Bilbora joan nahi baduzu eta nola joan ez badakizu, hemen dauzkazu Gipuzkoako eta Bizkaiko herri batzutatik aterako diren autobusen ordutegiak, eta kontaktu telefonoak.

Saiatuko gara informazio gehiago batzen eta argitaratzen. Blog honetan bertan “informazio interesgarria” atalean joango gara berrikuntzak sartzen.

– Legazpi: 15:45 elizondotik. 943731818

– Urretxu: 15:45 Zumarragako tren geltokitik. 943036391

– Beasain: 15:30 tren geltokitik.  943086140

– Tolosa: 15:30 Usabal polikiroldegitik. 94368314

– Andoain: 15:45 Mendiolatik.

– Lasarte: 16:00 Topoaren rotondatik.

– Irun: 16:00. 943638470

– Errenteria: 16:00.  943000113

– Ermua: 16:30.  943 17 60 15

– Zaldibar: 16:45

– Berriz: 16:50

– Elorrio: 16:30

– Bermeo: 16:30.  94 688 05 07

– Gernika: 17:00.  94 627 00 53

– Durango: 17:00.  94 621 76 80

– Zornotza: 17:20

– Orio: 16:15. Bus geltokia.

– Zarautz: 16:25. Bus geltokia.  943 00 05 28

– Getaria: 16:30. Bus geltokia.

– Zumaia: 16:35. Bus geltokia.  943 86 01 01

– Arrua: 16:45. Autopista sarreran

– Zestoa: 16:15. Gurutzean

– Azpeitia: 16:30. Anbulategian.  943 81 34 46

– Azkoitia: 16:40. Konsum

– Elgoibar: 17:00. Autopista sarreran.  943 74 42 78

febrero 23, 2012

ELA, LAB eta STEE-EILASek Nafarroako zerbitzu publikoetako mahai negoziatzailea utzi dute

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuen iritziz, Mahai Orokorreko bileran garbi utzi dugu langileen gastua gutxitzeko Gobernuak aurkeztu duen proposamena irrazionala eta arduragabea dela. Aurkeztutako proposamen horrek sektore publiko eta pribatuetako langileen konfrontazioa du helburu, enplegu publikoaren suntsitzea, sektore publikoko lan baldintzak okertzea, eta, zerbitzu publikoak suntsitzea.

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuok gogorarazi nahi dugu Yolanda Barcina, Roberto Jimenez eta gainerako kontseilariek soldata igoera nabarmena izan dutela ( 23.178€,16.135€ eta 9.759€ hurrenez hurren), eta igoera honek badu ondorioa gastuen lerro ekonomikoan.

Gainera, iragarritako neurriei zerbitzu publikoak jasaten ari diren erasoak ere gehitu behar dizkiegu: murrizketa eta soldata-izoztea 2010, 2011 eta 2012an, ospitaletako sukaldeen pribatizazioa,250 irakasleren kaleratzea,liburutegien itxiera, zerbitzu publikoetako langileen formazioan murrizketa, enplegua egonkortzeko ezetza, ikastetxeetako garbiketako 80 langileren kaleratzea, Tutera eta Lizarrako laborategien deuseztatzea ( azken honetan 30 bat behin-behinekoen kaleratzea).

Egoera honen aurrean, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuok aurkeztutako neurri atzerakoi hauek berehala kentzeko exijitzen dugu. Era berean, Moderna Plana deuseztatzeko eskaera luzatu dugu, erosteko ahalmenaren berreskurapena, EPEren eskaintza, martxan dauden pribatizazioak gelditzea, bai eta egindakoetan atzera egitea; zerbitzu publikoen garapen eta kalitatearen aldeko apustu garbia, eta kanpoko injerentziarik ez izatea.

Proposamen hauek aurrera eramateko, Gobernuari politika publikoan darabilen politika aldaketa exijitu diogu, gizarte gastua handituz eta fiskalitatea justuagoa den politika berria.

Pertsonalgoan egin nahi dituzten murrizketak erretiratzeko ezetza ikusita, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuok Mahaian egiten dugun parte-hartzea bertan behera uztea erabaki dugu, harik eta atzerakoiak diren neurriak erretiratzen dituzten arte. LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuak ez  gara murrizketa hauen konplizeak izanen, ez eta babestuko zilegitasun minimorik emanen dien inolako negoziaziorik ere.

Zerbitzu publikoak garatzeko eta indartzeko, eta lan baldintza egokiak bermatzeko, sektore publikoan lan egiten dugunok antolatu  eta mobilizatu behar dugu. Helburu hori dugula, LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuok asanblada informatiboak antolatuko ditugu lan-zentroetan; martxoaren 10ean manifestazioa ere eginen dugu zerbitzu publikoen defentsan eta aldarrikapen eguna izanen da martxoaren 21ean .

Murrizketok ez dira berez egiten, eragile ekonomikoek eskura dituzten  botere osoa eta  bitarteko guztiak erabiltzen dituzte, eta garbi dago zerbitzu publikoen gutxiestea dutela helburu. Hau guztia klase politikoaren oniritziarekin egiten dute ( Estatuko Gobernu zein Nafarroakoaren sostenguarekin), erabat mediokre, eta hiritarren zerbitzurako lan egin beharrean, euren aberastea bilatzen dute; hainbat neurri eta erreformaz baliatzen dira langileok ordaintzeko krisi hau .

Mobilizazioek zerbitzu publikoak sendotzeko balioko dutela uste osoa dugu, bai eta lanpostuen mantentzea bermatzea eta langileen baldintzak ere.

Hau guztia dela eta, Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztiei dei egiten diegu  datorren martxoaren 29ko greba deialdiarekin bat egiteko, sektore publikoko murrizketen aurka, lan-erreformaren aurka, eta biztanleen eskubideak bermatzen dituen sektore publiko eta lan harremanetarako esparru propioaren defentsan. Herritarrei dei egiten diegu, herritarrak diren aldetik eta murrizketak pairatzen dituzten neurrian, sindikatuekin bat egiteko kalitatezko zerbitzu publikoen defentsan, hezkuntza eskubideak, osasuna eta babes soziala bermatze aldera.

A %d blogueros les gusta esto: