Archive for febrero 21st, 2012

febrero 21, 2012

Bizkaiko Diputazioko langileak kalitatezko zerbitzu publikoaren alde

2012/02/21
Bizkaiko Diputazioko eta Gizarte urgazpenerako foru erakundeko delegatuak kontzentrazioa burutuko dute gaur goizean Leioako egoitzan, bertako langileekin batera, zerbitzuaren prestazioan zein lan baldintzetan ordezkapenen murrizketen ondorioz gertatzen ari den okerragotzea salatzeko.

Gizarte Urtgazpenerako Foru Erakundeak (GUFE), behar gehien duten kolektiboei ematen die zerbitzu eta babesa; hirugarren adineko egoitzak, tutoretza duten umeen etxebizitzak, minusbaliotasuna duten pertsonen egoitzak, etabar. 2010. urteaz geroztik, Gufe-k arlo hauetan langile ordezkapenak murriztu egin ditu. Lehen murrizketa %25ekoa izan zen baina orain %34 gehitu behar diogu Foru Aldundiaren aurrekontua aintzat hartzen badugu.

Datu hauek zer esan nahi dute? Gaixotasun, baimen edo oporren ondorioz izaten diren gabeziak, neurri handi batean ez direla betetzen eta honen ondorioz, langile faltagatik, zerbitzu publikoa bete gabe geratzen dela. Oso deigarria da ohiko edo eguneroko langile kopurua, GUFEk berak gutxiengoak ezarri behar direnean (grebetan adibidez) jartzen dituenak baino txikiagoak direla. Hala eta guztiz ere, ez dituzte hauek ordezkatuko dituzten langilerik kontratatzen.

Ondorioak oso larriak dira:

  • Erabiltzaileak pairatzen ditu langile faltaren ondorio nagusiak. Langile faltaren ondorioz, Adineko pertsona dutxatzen ez denean, gure etxebizitzetan ditugun umeei eskola-ordutik kanpoko jarduerarik bermatu ezin diegunean, minusbaliotasuna duten umeei irteerak eta txangoak ematerik ez dugunean, instalakuntzak behar diren moduan garbitu ezin direnean,… Ehunka adibide jarri ditzazkegu, zoritxarrez.
  • Denok dakigu lankide bat falta denean zer gertatzen den: gainontzekoen lan-karga handitu egiten dela. Kontuan eduki behar da ez dugula makinekin edo torlojuak egiten lan egiten, pertsonekin baizik. Murrizketak, gure bizkar gainean erortzen dira zuzen-zuzenean, hau da, betikoen bizkar gainean… Gure nagusien bizkarren gainean ez, noski! Langileak jasatzen duen presioa oso handia da, besteak beste, dagozkion baimen eta lizentziak ez hartzeko, naiz eta justifikatuak izan.
  • Egoera ekonomiko larri honetan, arduragabekeri itzela da enplegua suntsisea. Ordezkapenak lan-kontratuak suposatzen dute eta hauen bitartez, pertsona horiek beraien bizi baldintzak duin bihurtu ditzakete.

Murrizketa hauen aurrean, Aldundiko zein Gufe-ko agintariek beraien pribilegioak ez dituzte kentzen ez eta murrizten: gehigarri pertsonalak, dedikazio gehigarriak, dietak, kotxe ofizialak, taxiak, “visa”k… mantentzen dira (hauek guztiak urtero 8 milioi eurotik gorako gastua suposatzen dute). Hau guztia gutxi balitz, superestruktura ere mantentzen dute: nagusiak, nagusi-ordeak, aholkulariak…

Contra los recortes en la Diputación de Bizkaia y el defensa de un servicio público de calidad

21/02/2012
Representantes sindicales en la Diputación de Bizkaia y del Instituto foral de asistencia social (IFAS) se han concentrado en la Residencia de Leoia para denunciar el deterioro del servicio y en las condiciones laborales, como consecuencia de los recortes.

El Instituto Foral de Asistencia Social (IFAS), que presta atención en Bizkaia a los colectivos más necesitados como residencias para la Tercera Edad, hogares para niños y niñas tuteladas, centros para personas con discapacidad, etc, viene reduciendo desde el año 2010 las sustituciones de personal; primero un 25%, a lo que hay que añadir un 34% adicional, según el presupuesto de la Diputación Foral de Bizkaia. Esto quiere decir que, en realidad no se están sustituyendo la mayoría de las ausencias del personal por enfermedad, permisos, vacaciones… y que por lo tanto el servicio público se queda desatendido por falta de personal. Es más, es habitual que el número de trabajadores y trabajadoras sea menor que el que el IFAS suele fijar como servicios mínimos, p. ej. en caso de huelga, y así y todo no contratan personas sustitutas.

Las consecuencias son graves:

  • El mayor perjudicado es la persona usuaria. Por poner algunos ejemplos: la persona mayor que no podemos duchar por falta de personal, el apoyo en actividades extraescolares que no podemos ofrecer a los/as niñas/as en nuestros hogares, las salidas que no podemos realizar con los/as chavales/as en centros para personas con discapacidad, las instalaciones que no podemos limpiar dignamente… Son cientos los ejemplos que podemos poner.
  • Todas/os sabemos lo que sucede cuando alguien falta en nuestro turno: la carga de trabajo aumenta para el resto del personal, siempre teniendo en cuenta que trabajamos con personas y no con maquinaria ni fabricando tornillos. El recorte en este caso recae sobre las espaldas del personal… siempre del mismo personal, porque ¿las espaldas de los “jefes/as” se ven afectadas? Evidentemente, no. De esta manera, también se ejerce una presión sobre el personal para que no coja ausencias, aunque estén justificadas.
  • En esta coyuntura económica tan dura es una irresponsabilidad destruir empleo, porque las sustituciones suponen contratos de trabajo para numerosas personas que únicamente así pueden dignificar sus condiciones de vida.

Paradójicamente, mientras se producen estos salvajes recortes, tanto  la Diputación como el IFAS siguen sin querer meter mano a sus privilegios, en forma de complementos personales o de dedicación, dietas, coches oficiales, taxis, “visas”… (que suman más de 8 millones de euros anuales), además de mantener una superestructura de jefes, subjefes, asesores, etc.

febrero 21, 2012

ERASOA GELDITU ETA ETORKIZUNA(K) ERAIKI

Ituria: Gorka Julio (@teketen) teketen.com blogetik

Kapitalismoaren metaketa fase berri baten aurrean gaude. Kapitalismoaren eredua basatia izan da bere hastapenetik, arautze ezak ekarritako arazoa baino, berezko arazoa da. Batzuek errentak lapurtu eta metatzeko, beste batzuek galdu behar dituzte, kosta ala kosta.

Fase berri honetan, kapitala oraindik garrantzitsua bada ere, produkzio baliabideak eta ezagutza gure esku daude kasu askotan.

Lehen ez bezala, orain arte boterea eta pribilegioak mantendu dituztenek gero eta zailtasun gehiago izango dituzte gure errentak lapurtu eta metatzen jarraitzeko. Aitzakiak mila izango dira, baina uzten badiegu ez da ezer geldituko. Murrizketa bakoitzaren atzean pertsonak daude, drama asko eta asko.

Beraien posizioa mantendu ahal izateko, gure bizitzako arlo guztiak suntsitzeko prest daude.

Hala ere, zaila bada ere ez dugu pesimismoan erori behar, ez horixe. Bi bideko erantzun bat martxan jarri behar dugu eta denon artean egin. Bai, badakit hitz handiez ari naiz, baina iraultza txikien asanbladan edozer gerta daiteke. Bakoitzak berea, baina besteak ahaztu gabe!

ERASOA GELDITU

Lehenik eta behin harresiak eraiki beharko ditugu eta horretan mobilizazioek garrantzia handia daukate. Greba orokorraz hitz egiten den egun hauetan, argi esan beharko dugu EZ DELA NAHIKOA. Erasoaren larritasunak etengabeko mobilizazioak eskatzen ditu, beldurra erabiliz edozer gauza egiteko prest daude eta ez dira geldituko.

Greba orokorra, patronalaren erasoaren aurkako eta gure etorkizuna(k) sortzen hasteko egoera bat, dei-adar bat izan behar du.

Greba orokorra, patronalaren erasoaren aurkako eta gure etorkizuna(k) sortzen hasteko egoera bat, dei-adar bat izan behar du. Ez da egun bat, krisi garaiko 4. Greba Orokorra bezala izendatzea garrantzitsua da, 5. ere etorri daitekeela argi uzteko. Errealitate fikzio apur bat eginez…

  • 2012 Otsailaren amaiera lehen mobilizazioak.
  • 2012 Martxoaren 29a Greba Orokor bateratua Hego Euskal Herrian, sindikatuak, gizarte mugimenduek deituta eta auzolanean informazioa sortzeko deialdi irekiarekin, gerrila komunikatiboak eta gerrila urbanoak edonon egongo dira.
  • 2012 Apirila-Maiatza-Ekaina Paro eta greba sektorialak eta mobilizazioak arratsaldez langileei sostengua emateko eta arazoa jendarteratzeko. Herri eta hirietan elkartzeko, jateko, biltzeko, bizitzeko leku publiko eta hutsik dauden enpresa pribatuen okupazioak.
  • 2012 Ekainaren amaiera. Irailerako 2. greba orokor deialdia Irailerako.
  • 2012 Ekaina-Uztaila-Abuztua-Iraila. Bide mozketak, bankuen hartzeak, patronalaren eragile nagusien aurkako salaketa publikoak, informazio filtrazio masiboak enpresen barrutik…
  • 2012 2. Greba Orokor deialdia. Euskal Herria osoko hego eta iparraldeko deialdia. Europar deialdi bat egiteko aukerarekin. Euskal Herria osoko gerrilla komunikatiboa eta Europako eragileekin harremanak.
  • 2012 Abendua – Greba Orokor Globalerako lehen kontaktuak. 2013. hasieran Greba Orokor Globala. Euskal Herria osoko gerrilla, gerrila komunikatibo globalarekin bat egiten du estrategia banatuen bidez greba deialdia zabaldu eta koordinatzen laguntzeko.
  • 2013 hasiera 1. Greba Orokor Globala eta …

Gertatzen den edo ez, ez da garrantzitsua, greba hau helmuga bezala ez jartzea lortzen badugu. Hala ere, eta greba tresna garrantzitsu bat den arren, informazioak eta egituratzeko forma berriek duten indarra ere baliatzen hasi behar dugu. Informazio filtrazio masiboei beldur handia diote adibidez. Ezkutatzeko gauza asko eta ezer galtzeko ez duten pertsona asko daudenean… Orain arte gehiegi erabili ez diren tresnak erabiltzen hasteko garaia izan daiteke, ideiarik?

ETORKIZUNA(K) ERAIKI

Zenbait erakunde, erreforma honen aurka eta beste eredu baten alde agertu dira. Hauei, hitzen gaineko konpromisoak eskatzeko garaia da. Zer egiteko prest daude egoera hau ez gertatzeko, zuzentzeko edo behintzat ez okertzeko?

Baina hau guztia ez da nahikoa, inoiz ez da izan, baina orain are gehiago. Harresiak eraikitzeak bakarrik, beraien agenda onartzea ekartzen du automatikoki.Independentziak eta sozialismoak argi dago gauzak erraztuko lituzkeela, baina errealitate horretara iristeko lanean jarraitu dezakegu, orain sortzen duguna etorkizunean erabilgarria izan behar duela pentsatuz. Talde txikietan bada ere etorkizuneko nahi dugun jendartea eta alternatibak eraiki eta esperimentatzeko garaiak dira.

Alternatibak eraiki bai, baina hemen eta orain egingarriak diren alternatibak.

Askotan “badugu alternatiba” esaten dugu, baina zein da, bakoitzak bere ideiak plazaratzeko momentua da. Hor apalean, buruan, lagunekin aipatzen dituzun horiek, bai, zurekin ari naiz! Nireak hauek:


Kooperatibismoaren biziberritzea
: beste eredu enpresarialen aurrean, langileen arteko elkartasunean oinarritutakoak garatu beharko ditugu. Eliteetan oinarritutako emprendizaje hori guztiz baztertu eta beste eredu batzuk sortzeko garaia da. Arrasaten egindakoa eta honen akatsetatik ikasiz, balore berri batzuekin eta Euskal Herri osoan martxan jartzen hasteko prozesu eraldatzaile baterako garai aproposak izan daitezke, zergatik ez?

Berdinen arteko, elkartasunean oinarritutako eta bere ingurunearekin harremana duten egitura ekonomiko eta komunitarioak eraikitzen joan beharko dugu.

Egitura ekonomiko berriak: oraingo banku eta egitura ekonomikoek ez dute balio. Sistema eta bere arazo guztiak errepikatzeko bakarrik balio dute. Dirua badugu, gutxi baino badugu eta beraiek nahi dute.

Dirua gordetzeko, elkar-trukatzeko, elkar-uzteko… egitura ekonomikoak behar ditugu, beraien kontroletik kanpo.

Laguntza sareak eraiki: Elkar laguntzeko sareak eraiki behar ditugu. Gure artean urteetan indibidualismoak suntsitutako zubiak berreraiki eta tresna berriak erabiliz berriro eraiki beharko ditugu. Komunitateetan elkartu eta komunitate horien arteko elkar-ezagutza sustatu beharko dugu. Asistentzia sareak, grebak sostengatzeko komiteak, lana eta etxebizitza sortzeko taldeak…

Estatuak eskaintzen ez dituen baliabideak sortu beharko ditugu ez ordezkatzeko, horiek lortzea baita helburu, baizik eta horietatik kontraboterea eraikitzeko.

Ezagutza zabaldu: Ezagutza sozializatzea eta hedatzeak ahalduntzen gaitu. Ezagutza dutenek izango dituzte etorkizunean aukera gehien. Bakoitzak duen egoera ekonomikoak baldintzatzea lortu nahiko dute, berriro ere elite berri bat sortu ahal izateko. Aldiz, bakoitzak duen ezagutzaren parte bat sozializatuz, hedatuz, askatuz eta ezagutza hori sozializatzeko, zabaltzeko eta (batez ere) sortzeko elkartzen hasten bagara ezingo dituzte elite berriak hain erraz eraiki.

Hacker kulturak gizarteko txoko guztiak bustiko ditu, errenten ustiapen artifizialaz eta honen lapurretaz bizi direnak txikituz.

Ospatu: “Jaiak bai, borroka ere bai”. Inoiz baino gehiago garrantzitsuak dira jaiak eta ospakizunak. Negatibotasuna alboratu, ospatzeko dagoen gauza txikiena ospatu. Batzuek tristea dela esango dute, baina negatibotasunak eta beldurrak blokeatzaileak dira eta horixe da behar ez duguna.

Disfrutatu, zure etorkizuna(k) sortzen ari zara eta!

febrero 21, 2012

Larunbatean Bilbora!

Hemen dituzu larunbatean Bilbon egingo den manifestazio nazionala antolatu eta bultzatu duten sindikatu eta eragile sozialen zerrenda. Baita beraien atxikimendua azaldu dutenen zerrenda bat.

Hauez gain badira erakunde eta alderdi politiko gehiago murrizketen aurkako manifestazioarekin bat egin dutenak, adibidez: Aralar, Alternatiba, EA eta Bildu alderdiak.

ZU BAKARRIK FALTA ZARA!

A %d blogueros les gusta esto: