Krisiari aurre egiteko jendartea kaltetu? ¿Hay que castigar a la ciudadanía para hacer frente a la crisis?

Iñaki Izagirre (STEE-EILAS)

Hori da behin eta berriro gertatzen ari dena orain arte gauzatu dituzten eta aurrerantzean zehaztu nahi dituzten neurriekin. Aspaldian esan genuen, gehiengo sindikalarekin batera, jasaten ari garen krisiari aurre egiteko ezinbestekoa dela bere jatorriari begiratzea ardurak non dauden jakiteko, gezurrik ez zabaltzeko, irtenbide faltsurik ez saltzeko eta ondorioei benetan aurre egiteko.

Bi hitzetan berretsiko dugu denok dakiguna eta batzuek modu tematian ezkutatu nahi dutena: krisiaren sorrerak espekulazio finantzarioan eta ahalik eta etekin handien denbora laburrenean irabazteko kamarilla bankariek hedatu eta goraipatu duten jardunean eta irizpidean du oinarri nagusia. Beraz, ezinbestekoa da horri erreparatzea eta aurre egitea benetan konponbideak topatzeko asmorik baldin badago. Eta hau da, hain zuzen ere, gobernuek egin nahi ez dutena eta estali nahi dutena; ondorioei begira jarri nahi gaituzte, hor “errazagoa” baitzaie mugitzea, kudeaketan murgilduz eta arazoen konponbideei heldu gabe.

Bankuek, boteretsuek, dirudunek eta espekulatzaileek sortu dute krisia, baina gizartearen gehiengoak jasaten du eta gobernuek “denon artean” ordaindu behar dugula diote. Dagoeneko denon artean ordaindu ditugu miserable horien arinkeriak, milaka milioi euro joan zaizkie banku nagusiei fondo publikoetatik, denon dirutik, “beraiek direlako ekonomiaren motorra”. Nortzuk eta dirutza hori guztia jaso ondoren hipotekatutako hiritarrak kaleratzen dituztenak, autonomoei eta enpresa txikiei maileguak ukatzen dizkietenak, beren fiskalitatea ukitzen bazaie dirua beste alde batera eramango dutela esaten dutenak. Xantaia zale eta diru gose aseezinak dira.

Panorama horren aurrean gobernuak ditugu: tamalez boteretsuen zerbitzura daude eta ez daude prest haien aurka ezer egiteko. Ondorioak kudeatzea da gobernuek gizarte osoaren izenean egin nahi duten gauza bakarra. Horren harira, besterik ezin dela egin errepikatzen dute behin eta berriro eta euren jardunaren oinarrian dauden hiru mezu nagusi luzatzen dituzte: krisia oso gogorra da, ez dago dirurik eta denok jarri behar dugu zerbait arazoa konpontzeko.

Lehenik, krisi egoera oso gogorra dela ez digute azaldu beharrik, gizarte osoa baita guztia biziki jasaten ari dena: kaleratzeak, murrizketak, EREak, soldaten galerak, hipoteken gainkargak… amaiezina da sektore ahulenek bereziki pairatzen duten ondorioen zerrenda.

Bigarren baieztapenarekin gezurraren bideari heltzen diote inolako lotsarik gabe. Dirua egon badago. Betiko estereotipoak alde batera utzita (euren soldatak, propagandak, txantxulloak…), hor daude, adibidez, inposatutako azpiegitura obra erraldoiak, dirutza ikaragarriak eramango dituztenak. Ez al da zilegiago, hauen beharraren eztabaidaz gain, moratoriak aplikatzea eta oinarrizko zerbitzuetara eta gizarte beharretara dedikatzea? Krisi egoeran bagaude, zergatik ez dira aldatzen lehentasunak?

Baina, zoritxarrez, larriagoa da arazoa. Esaten dute dirurik ez dagoela eta ez dute planteatzen diru gehiago izateko aukera. “Dagoen” dirua birbanatu baino ez dute egiten, oinarrizko zerbitzuetan murrizketak eginez, gizarte kohesioa kaltetuz eta denok jarri behar dugula zerbait errepikatuz. Hortik doa hirugarren mezua. Baina badaude diru gehiago biltzeko aukera ezberdinak. Urteak daramatzagu neurri fiskal justuagoak exijituz: iruzur fiskalari aurre egiteko neurri zehatzak ezartzea (diru beltza, paradisu fiskalak, SICAV…), irizpide fiskal progresiboak finkatzea eta aberastasunei zergak handitzea gehiago ordain dezaten, pribilegiorik gabe. Oraindik ez dute inolako arrazoirik eman halako neurririk ez hartzeko, zentzuzko arrazoiez ari gara, noski.

Bost axola indarrean dauden araudiak, legeak, lan hitzarmenak, konpromisoak eta gainontzekoak. Langileon lan baldintzak eta eskubideak jasotzen dituzten lege eta arau multzoen aurrean intsumiso deklaratzen dira gobernuak eta patronalak. Inolako arazorik gabe apurtzen dituzte eta erraztasun gehiago eskatzen dute, oraindik, euren interes soilak defendatzeko.

Probokazio hutsak dira enpresariak inolako lotsarik gabe botatzen ari direnak. Harrotuta daude eskuinak dena oraindik eta errazago jarriko dielako ikusita eta sudur puntan jartzen zaiena esan eta egiten ari dira. Nola ausartzen dira funtzionarioen pribilegioez hitz egitera euren meritu bakarra familia dirudun batean jaio izana edota besteen kontura dirutza eta aberastasun ikaragarriak egin izana baldin bada? Irabaziak izan direnean euren patrikara eraman dutenek eta garai okerrak etorri direnean langileak kaleratu dituztenek hitz egin nahi digute pribilegioez? Esango al die hauei lehendakari jaunak ez erabiltzeko hiritarrak, ez erabiltzeko euren interesak gizarte osoa kaltetzeko?

Konbentzimendu osoa dugu egoera honetan bide bakarra uzten digutela boteretsuek eta haien mendeko diren gobernuek: erantzuten jarraitzea, mobilizatzea, ez dugula halako jokabiderik onartzen adieraztea, badaudela beste moduak krisiari aurre egiteko errepikatzea, gizartearen gehiengoaren beharrak eta interesak kontuan hartu behar direla berrestea, hau da, elkartasuna, kaltetuenekiko hurbiltasuna eta injustizien aurkako borrokaren aldarrikapena parametro hauetan egin ezean babesa emango diegu gobernuei, enpresari eta dirudunei. Ez dugula ezer lortuko? Norbere zilborrari begira gelditzea da ezer ez lortzeko bide nagusia. Ez diezaiegun utz nahi dutena egiten, hori izango baita lehen lorpena.

¿Hay que castigar a la ciudadanía para hacer frente a la crisis?

Esto es lo que están haciendo continuamente, con las decisiones tomadas hasta ahora y las que previsiblemente van a llegar. Ya lo dijimos hace tiempo junto con la mayoría sindical: para hacer frente a la crisis que estamos padeciendo es imprescindible ir a  sus orígenes, buscar las responsabilidades, no  difundir mentiras, no vender falsas soluciones y afrontar las consecuencias seriamente.

Vamos a recordar en dos palabras lo que todos y todas sabemos y que algunos, obstinadamente, quieren esconder: la causa principal de la crisis está en la especulación financiera y en los  comportamientos  practicados y ensalzados por las camarillas bancarias encaminados al logro del máximo beneficio en el menor tiempo posible. Es necesario tener esto en cuenta si hay un deseo real de encontrar soluciones. Y esto es, precisamente, lo que los gobiernos no quieren hacer y esconden: quieren que miremos a las consecuencias porque ahí les es “más fácil” moverse, enfrascándose en la gestión y sin ocuparse de solucionar los problemas de fondo.

La crisis la han originado los bancos, las y los poderosos y quienes especulan, pero la sufre la mayoría de la sociedad y, mientras, los gobiernos nos dicen que tenemos que pagarla “entre todos”. Ya hemos pagado entre todos las ligerezas de esos miserables. De los fondos públicos, del dinero de todas y todos, han salido miles de millones de euros para los principales bancos, “porque son el motor de la economía”. Precisamente los que, después de recibir ese dineral, dejan en la calle a personas hipotecadas, niegan créditos a autónomos y pequeñas empresas, y amenazan con llevarse el dinero a otra parte si se les toca la fiscalidad. Son chantajistas y codiciosos insaciables.

Ante este panorama los gobiernos se limitan a gestionar las consecuencias y se niegan expresamente a hacer frente a los problemas que están en el origen de la crisis. No dejan de repetir que no se puede hacer otra cosa y  envían tres mensajes principales: la crisis es muy grave, no hay dinero, y todos tenemos que arrimar el hombro para resolver el problema.

Para empezar, no hace falta que nos digan que la situación es muy grave, puesto que la estamos padeciendo: despidos, recortes, EREs, pérdidas salariales, sobrecargas hipotecarias… la lista de consecuencias, que especialmente los sectores más débiles están sufriendo, es inacabable.

Con la segunda afirmación optan directamente por la mentira. Sí que hay dinero. Dejando aparte sus sueldos, propaganda, chanchullos… ahí están, por ejemplo, las gigantescas obras de infraestructura impuestas que nos costarán un dineral increíble. ¿No sería más justo, además del debate de si son necesarias o no, aplicar una moratoria y dedicar esos recursos a servicios básicos y necesidades sociales? Si estamos en situación de crisis, ¿por qué no cambian las prioridades?

Pero, por desgracia, el problema es más grave. Dicen que no hay dinero y no plantean la posibilidad de conseguirlo. Simplemente redistribuyen el dinero “que hay”, recortando los servicios básicos, dañando la cohesión social y repitiendo que todos tenemos que poner algo de nuestra parte. Por ahí va el tercer mensaje. Pero lo cierto es que hay opciones diferentes para recaudar más dinero. Algunos llevamos años exigiendo medidas fiscales más justas: implantar medidas concretas para hacer frente al fraude fiscal (dinero negro, paraísos fiscales, SICAV…), fijar criterios progresivos y aumentar los impuestos al patrimonio. Este es el camino más efectivo para lograr dinero: que pague quien tenga más, sin privilegios.

Por si esto fuera poco, no les importan las normas, leyes, acuerdos, compromisos y demás que estén en vigor. Gobiernos y patronal se declaran insumisos ante la legislación que recoge nuestros derechos y condiciones laborales. La incumplen sin ningún problema y aún piden más facilidades para defender sus propios intereses.

Las impúdicas declaraciones de los empresarios son una provocación. Están satisfechos con la derecha, pues ven que les va a poner las cosas más fáciles todavía, así que dicen y hacen lo que les viene en gana. ¿Cómo se atreven a hablar de los privilegios de las y los trabajadores del sector público cuando su único mérito es haber nacido en una familia rica o haber hecho fortuna y patrimonio a cuenta de los demás? ¿Nos quieren hablar de privilegios quienes, cuando ha habido beneficios, se los han llevado al bolsillo y cuando han llegado las vacas flacas han despedido a las y los trabajadores? ¿Le dirá a esta gente el señor lehendakari que no utilicen a la ciudadanía, que no utilicen sus intereses en perjuicio de toda la sociedad?

Creemos firmemente que, en este momento, los poderosos y los gobiernos que están bajo su control nos dejan un único camino: seguir respondiendo, movilizarnos, dejar claro que no aceptamos su juego, repetir que hay otras formas de hacer frente a la crisis, reafirmarnos en que hay  que tomar en consideración los intereses y necesidades de la mayoría de la sociedad, es decir, solidaridad, proximidad a los y las más perjudicadas y reivindicación de la lucha contra la injusticia. Si no actuamos con estos parámetros, estaremos amparando a los gobiernos y a los empresarios y adinerados. ¿Que no conseguiremos nada? El mejor camino para no conseguir nada es cruzarse de brazos. No les dejemos hacer lo que les da la gana, y ése será el primer logro.

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: