Eusko Jaurlaritzaren murrizketak eta “negoziazio” mahaiak. Recortes del Gobierno Vasco y mesas de “negociación”

EUSKO JAURLARITZAREN MURRIZKETAK ETA “NEGOZIAZIO” MAHAIAK

Ramon Uriarte, Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 23a.

Eusko Jaurlaritzak bere kabuz erabaki du zerbitzu publikoetako langileei lan-baldintzak sekula ez bezala murriztea. 2010ean, soldata jaitsi zigutenean, ziurtatu ziguten Madrildik ezarrita zegoela, haiengatik izango bazen akordioak errespetatuko zituztela, baina nahitaezko agindua zela. Baina egiatan pozarren bete zuten agindua; egiatan ezarpenik izan ez diren gaietan ere (enplegu-eskaintzak, zerbitzu gehiago ez azpikontratatzeko konpromisoa, edo euskara sustatzekoa) ez dituzte akordioak bete.  Gobernu hau, beraz, ez da hitzekoa; ez ditu akordioak betetzen.

Gobernu hau, orain hartu dituen erabakiak harturik, ondo agerian geratu da. Orain direla hamarkadak eskuratutako eskubideak kolokan jarri ditu.  PPko Gobernu Zentralak murrizketak egiteko eskatu baino lehen, hemengo Gobernuak aurrea hartu dio, eta soldatak izoztu ditu, gaixotasun-bajen osagarriak kendu, garaiz aurreko erretirorako primak ezabatu, txanda-kontratua baztertu eta abar. Murrizketa horiek PPrekin adostu ditu Eusko Legebiltzarrean, eta Madrildik etortzeko diren beste murrizketa batzuei irekita utzi die atea. Bide batez mezu bat igorri dio Rajoyri berariaz: “zurekin gaude, murrizketak herri-langileei egitea egokiak dira”. Gizarteari ere mezu bat helarazi dio: “langile horiek abantailadunak dira, eta dituzten eskubideak gehiegizkoak dira”. Gobernu honek langileak diziplinatu nahi ditu, eredugarri agertu enpresa pribatuaren aurrean, zerbitzu publikoen bideragarritasuna zalantzan jarri, eta PPrekin itun bat egin, murrizketa gehiago egiteko beharra azpimarratuz.

Sindikatu guztiok eta izen oneko ekonomialari askok uste dugu langileen soldatak eta lan-baldintzak ez direla krisiaren eragileak izan, eta beraz, krisitik atera ahal izateko, baldintza horiek inausteak ez duela zentzurik. Alderantziz, murrizketa horiek kontsumoa uzkurtzen dute, eta ondorioz langabezia ugaldu. Bestela esanda, neurri horiek krisitik ateratzeko lagungarriak izan beharrean, eragozgarriak dira.

Langileok egoeraren errudunak ez garela jakinda, gure soldata- eta gizarte-eskubideen aurkako erasoari eman dakiokeen erantzun bakarra, normala, ganorazkoa… EZETZA da, erabateko ezetza ezein murrizketari, ezta %0’1 ere. Hala ere, sindikatu batzuek, duten ahulezia edo menpekotasunagatik, ez dute erantzun hori bultzatu; alderantziz, gobernuak hartzen dituen neurriak beren egiten dituzte, gobernuari babesa ematen diote murrizketak “negoziatuz”, langileenganako kalteak gutxiagotuko dituztelako aitzakiatan.

ELAk bere erantzukizunari eutsiko dio bete-betean; eta ondorioz langileak gidatuko ditu, indar guztiak bilduz, egindako eta egiteko bidean dauden murrizketen kontra.  Erronka ez da nolanahikoa, baina badakigu zein den bide bakarra administrazioen eta patronalen erabakiak baldintzatzeko: langileek mobilizazioetan zuzenean parte hartzea. Horrela egiten duten enpresetan eta sektoreetan bakarrik lortzen da helburua (guk sindikatutako enpresak esaten diegu gure hizkera sindikalean) .

Negoziazio-mahaietan, gizarte-elkarrizketako mahaietan edo gizarte-adostasuneko mahaietan diharduten “elite sindikalek” botere ekonomiko eta politikoen erabakiak baldintzatu ahal izango dituztela esatea langile-jendea engainatzea da, DENOK dakigu-eta mahai horien guztien balioa hutsaren hurrengo dela, langileen sostengurik gabekoak badira, eta azkenean patronalaren —publiko zein pribatu— asmoei babesa emateko balio dute soilik, bestela okerragoa izango zela esanez zuritzen dute egindakoa. Horrela gertatu izan da erreformaz erreforma, murrizketaz murrizketa 90eko hamarkadaz geroztik.

Edozein sindikaturen erantzukizuna neurtzeko modu ziurra langileak sindikatzeko egiten dituen ahalegin zintzo eta etengabeak neurtzea da. Gero, elkarlanean eta elkartasunez, kideturiko langile horiekin batera hobeto babestu eta hobetuko ditugu gure aurrekoengandik jaso ditugun eskubideak.

Erantzukizun horri erantzunez ELAk eskueran dituen ahalegin guztiak egingo ditu euskal langileak sindikatzeko. ELAk negoziatzen eta hitzartzen jarraituko du, baldin eta edukiek merezi badute; eta hala egin dugu joan den astean bai Autonomia Administrazioko egutegi eta ordutegien gaian, bai Lan Ikuskaritzatik eskualdatu dituzten langileen kasuan.  Kasu horretan ere akordio onak lortu badira, ez dugu uste txiripaz lortu direnik, Eusko Jaurlaritzan egiten ditugun mobilizazioengatik baizik, Gobernuak gu indargabetzeko saiakerak egin baditu ere. Ez dugu bidea nahastu behar, eta biderkatu behar ditugu mobilizazioak murrizketei aurre egiteko. Gure aldetik, gizarteratze-kanpaina bati ekingo diogu, murrizketek lan-baldintzei eta zerbitzuen kalitateari eratorritako kalteak nolakoak diren jakitera emateko.   Kanpaina horren haritik lantoki bakoitzean bisitak eta batzarrak antolatuko dira, informazio-orriak banatu langileei eta erabiltzaileei, eta hiru manifestazio: lehena, urtarrilaren 26an, 18:30etan, hiru hiriburuetan aldi berean; bigarrena, otsailaren 4an, 18:00etan, Bilbon; eta hirugarrena, otsailaren 9an, 12:30etan, hiru hiriburuetan. Egun horretan 4 orduko lanuztea egingo da, langileei manifestazioan parte hartzeko aukera ematearren.

Horrela betetzen du ELAk euskal langileekin duen erantzukizuna, bere menpeko ardurak eginez. Erronka ez da erraza, arerioak ahaltsuak dira, eta aliatu izan beharko ziren guztiak ez dira; baina zailtasun horiek are gehiago sumintzen gaituzte, eta are irmoago bihurtzen dute gure borondatea, murrizketarik ez onartzekoa, eta eskubide guztien defentsan langileen aurrelariak izatekoa.

RECORTES DEL GOBIERNO VASCO Y MESAS DE “NEGOCIACIÓN”

El Gobierno Vasco ha decidido, por su propia iniciativa, imponer a los trabajadores  y trabajadoras de los servicios públicos unos recortes en las condiciones de trabajo que no tienen parangón. En 2010, cuando nos bajaron el sueldo, nos aseguraron que lo hacían porque era una imposición de Madrid, que ellos hubieran respetado los acuerdos, pero que se lo imponían. La realidad es que los asumieron de mil amores; la realidad es que en temas no impuestos como las Ofertas de empleo, el compromiso de no subcontratar más servicios o el impulso al euskera tampoco han cumplido los acuerdos. Nos encontramos, por tanto, ante un gobierno tramposo, un gobierno que no cumple sus acuerdos.

Este gobierno, con las decisiones ahora tomadas, se ha retratado sin paliativos. Ha atacado derechos conquistados hace décadas.  Ha realizado los recortes antes de que el gobierno del PP le instara a que los hiciera, decretando la congelación salarial, suprimiendo complementos en las bajas por enfermedad y primas por jubilación anticipada así como el contrato de relevo y otros. Estos recortes los ha hecho pactándolos con el PP en el Parlamento Vasco y dejando la puerta abierta a nuevos recortes procedentes de Madrid. Es decir le ha mandado un mensaje expreso a Rajoy para decirle “estamos contigo, los recortes a los trabajadores/as públicos son el camino adecuado”. También manda un mensaje a la sociedad, “éstos son unos privilegiados que  abusan de los derechos que tienen”. Este gobierno pretende  disciplinar a los trabajadores y trabajadoras, servir de ejemplo a la empresa privada, poner en duda la viabilidad de los servicios públicos y sellar un pacto con el PP sobre la base de que hay que seguir aplicando  recortes.

Todos los sindicatos y muchos economistas de reconocido prestigio afirmamos que los salarios y las condiciones sociales de los trabajadores/as no son los responsables de la crisis y por tanto no aceptamos que la salida de la crisis sea a costa de deteriorar esas condiciones. Es más, afirmamos que los recortes están retrayendo el consumo y como consecuencia está aumentando el paro. Es decir, estas medidas no sirven para salir de la crisis, al contrario, la agravan.

Ante el ataque a los derechos salariales y sociales de los trabajadores/as , aún a sabiendas de que no son los responsables de la situación, lo esperado, lo lógico, lo razonable,… sería dar una respuesta unívoca negándonos a asumir NINGÚN recorte; y ninguno es ninguno, ni el 0,1% de nada. Sin embargo hay sindicatos que por su debilidad y/o dependencia no están liderando la respuesta y optan o se ven obligados a acompañar las medidas que toma el gobierno, a dar cobertura  al gobierno “negociando” los recortes bajo la excusa de que así se pueden minimizar los daños ya que los trabajadores/as somos débiles.

ELA, asumiendo al 100% la responsabilidad que tenemos, nos ponemos al frente de los trabajadores/as para oponernos con todas las fuerzas que seamos capaces de concitar, a estos recortes o a cualesquiera otros que pretendan imponernos. Somos conscientes de la dificultad que tiene el reto, pero sabemos que sólo en aquellas empresas y/o sectores en que los trabajadores/as tomen parte activa, en que los trabajadores/as se movilicen (empresas sindicalizadas que decimos en el argot sindical), seremos capaces de condicionar las decisiones que tomen administraciones y patronales.

Trasmitir a los trabajadores/as  que la actividad de las “élites sindicales” en las mesas de negociación, en las mesas de diálogo social o en las mesas de concertación social va a condicionar las decisiones de los poderes económicos y políticos, es engañar a los trabajadores y trabajadoras; es el mayor fraude que podemos hacer a la clase trabajadora porque TODOS sabemos que sin el apoyo de los trabajadores/as esas mesas sólo sirven para dar cobertura a las pretensiones de la patronal sea ésta privada o pública y siempre con la excusa de que sino hubiese sido peor. Así está sucediendo reforma tras reforma, recorte tras recorte desde los años 90.

La responsabilidad de cualquier sindicato se mide por el esfuerzo honrado y permanente por “sindicalizar” a los trabajadores/as para que, desde el esfuerzo compartido y solidario con todos ellos, defendamos y mejoremos los derechos que hemos heredado de nuestros mayores.

Desde esa responsabilidad ELA va a poner todo su empeño en sindicalizar a los trabajadores/as vascos. En ELA seguiremos negociando y acordando, si entendemos que los contenidos lo merecen, como lo hemos hecho la pasada semana tanto en el asunto de los calendarios y horarios de la administración autónoma como en las condiciones de los trabajadores/as transferidos de la Inspección de Trabajo. En este caso tampoco creemos en la casualidad y por tanto entendemos que esos buenos acuerdos se deben a la movilización que estamos realizando en el Gobierno Vasco y al intento por parte de éste de desmovilizarnos. No debemos caer en ese error y debemos redoblar las movilizaciones contra los recortes. Para ello estamos realizando la campaña de socialización de lo que suponen los recortes tanto para las condiciones de trabajo como para el deterioro de la calidad de los servicios. Esta campaña incluye visitas y asambleas en cada centro de trabajo, reparto de información a trabajadores/as y usuarios, y tres manifestaciones, la primera el día 26 de enero, a las 18:30 horas en las tres capitales, la segunda el 4 de febrero a las 18:00 horas en Bilbo y la tercera el día 9 de febrero a las 12:30 horas en las tres capitales, ese día se convocará 4 horas de paro para que todos los trabajadores y trabajadoras puedan acudir.

Éste es el compromiso de ELA, asumiendo la responsabilidad que tenemos ante los trabajadores y trabajadoras vascos. Es un reto muy difícil porque los enemigos son muy poderosos y no todos los que deberían ser aliados lo son, pero esas dificultades nos indignan aún más si cabe y nos reafirman en nuestra determinación de no aceptar ningún recorte y en nuestro compromiso en estar al frente de los trabajadores/as en la defensa de todos los derechos.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: