Archive for enero 28th, 2012

enero 28, 2012

Servicios públicos ¡La desamortización de Madoz en el s.XXI!

Servicios públicos ¡La desamortización de Madoz en el s.XXI!

La deuda pública española del siglo XIX se financió en buena parte gracias a la expropiación y subasta pública de los bienes propiedad de las llamadas “manos muertas”. La más conocida de todas, la desamortización de Mendizabal, que afectó mayoritariamente a los bienes del clero regular, tuvo menor incidencia que la promulgada durante el Bienio Liberal por el ministro de hacienda Pascual Madoz. La desmortización de Madoz, de mayor calado que la anterior, perjudico a las propiedades del clero secular y, sobre todo, a los baldíos, tierras comunales propiedad de los vecinos de un concejo y gestionados por su comunidad.
Estas tierras, pastos y montes, eran el medio de supervivencia de los más menesterosos. Su explotación y los recursos generados eran participados por todos los vecinos. Así su ganado podía pastar en estas tierras. El cereal se sembraba libremente en los sotos Podían hacerse con madera para cualquiera de sus múltiples  aplicaciones en la economía de la época, como elemento constructivo, como fuente de energía...  La industria del hierro, la de nuesros ferrones, nace a la sombra de los bosques comunales.

Se trataba de terrenos improductivos y mal gestionados a ojos de los liberales.  La solución pasaba por su enajenación y venta. El fin  era aumentar la tierra rotulable, ampliar el mercado, hacerse con nuevos medios de producción. La disculpa fué el pago de la deuda soberana. El reultado es de sobra conocido.  La propiedad de la tierra se concentró, el campesinado empobreció y el sistema no permitió una acumulación de capital suficiente que abriera paso a una sociedad industrial. Los ideales más puros del del liberalismo sucumbieron. Una nueva casta, los caciques  asimilan los postulados y las estructuras sociales del Antiguo Régimen, y con el apoyo de la Iglesia, extienden su influencia hasta bien entrado el siglo XX. El capitalismo liberal fracasa política y económicamente en la España del XIX. Y con él, el  Estado Moderno

A comienzos del XXI  aproximadamente el 40% de los recursos son propiedad y/o están administrados, directa o indirectamente, por los poderes públicos. Recursos naturales,energía, educación, sanidad, pensiones, seguridad,comunicaciones... es el procomún que  heredamos de las luchas del convulso siglo XX.
Hoy asistimos impasibles a su desamortización. Los nuevos liberales han extendido la creencia de que se trata de tierras en "manos muertas". Los poderes públicos, hoy, como antes lo fueron la Iglesia y las corporaciones locales, son consideradas ineptas para la gestión de los bienes comunes.
La deuda soberana es, otra vez, la disculpa. Una nueva casta de tecnócratas fiancieros asoma al poder. En connivencia con el el poder institucional  y asimilándose al gran capital se hacen con la gestión y la propiedad de los bienes comunes. Desde hace más de 30 años el proceso de enajenación de los bienes públicos no  ha parado. Agua, comunicaciones, información, energía, sistema bancario, y otros, han salido  de la esfera de lo público para engrosar el negocio (mercado) de lo privado. Calles y plazas son engullidas tras urbanizaciones "particulares" en aras de la seguridad  de sus opulentos inquilinos. La comunicación paga derecho de paso. Los servicios esenciales se contratan a través de entes semipúblicos o empresas privadas...No es suficiente. Hay que rotular nuevas tierras. Hay que ampliar el mercado. Hay que hacerse con los medios de producción. Ha llegado la hora de la desamortización los bienes comunales más preciados, los de mayor carga simbólica. Los que nos hacen iguales ante el conocimiento y la  transformación de la realidad. Los que nos hacen iguales ante la vejez, la enfermedad y la muerte.
La dignidad de nuestros mayores, la cultura y la salud están en venta.

Mendizabal ya ha pasado, llega Madoz.

Iñigo Collera, irakaslea.

Anuncios
enero 28, 2012

Anesthezituak

Txapis Otegi (xomorrito.com)

Anesthezituak: Beraien eskubideen aurkako erasoen aurrean txintik esan gabe gelditzeko heziak izan diren gizon eta emakumeak.

“Se puede temer un poder que adormece a la sociedad, un poder que no consulta y que reforma sin que haya movilización de los interesados. Se puede temer una sociedad que se deja modelar por una autoridad, lo que antes era impensable”  Claude Lefort.

Bai jauna, anesthezituak errealitate bat dira, onartu dezagun. Hainbat alditan entzuten dudan “langile jendea” edo “clase obrera” baino askoz ere argiago definitzen gaituela uste dut, inoiz ez bait dut oso argi eduki nortzuk osatzen dugun langile jendea deituriko klase hori. Ni behintzat anesthezitua naiz zalantzarik gabe. Kritikotasuna milaka alditan landu arren erdibidean geratzen den kritikotasun batera besterik ez naiz iritsi. Jasotako belarrondokoen aurrean protesta eta kexa bai, baina horri erantzunik ematen ez dion kritikotasunak ezer gutxirako balio bait du egun hauetan. Erabat herren geratzen da eta sufritutako erasoari erantzun emateko erabat alferrikakoa.

Garai batean horrenbeste landu genuen “ver-juzgar-actuar” metodologia hark eraldatzea zuen helburu, baina milaka alditan eztabaidatu, landu eta hausnartu ondoren garbi daukat “actuar” atalean, hau da akzioan, erabat herren gelditu ginela. Ikusi ondo egiten dugu, begi aurrean dugun errealitatea aztertu eta epaitzen ere ez gara makalak, baina akzioan…

Anestheziatzea errealitate bat dela ez dago ukatzerik. Eztabaida bakarra anesthezitzaileari izen eta abizenak jartzean sor daiteke. Bi anesthezia mota daudela ere esango nuke: lehenengoak zauri edo kolpe baten ondoren sentitzen dugun mina arintzeko balio du, erdi leloturik uzten gaitu eta minaren iturrian ez du eraginik, ez du sendatzen. Bigarren anesthezia mota kolpeak berak ematen digu. Jakina da kaskarreko haundi baten ondoren min hartutako inguru horrek sentiberatasuna galtzen duela. Horrela gertatzen da zauri bat egin ondoren medikua josten hasten zaigunean. Iha ez dugu sentitu ere egiten orratza nola sartzen digun. Eta berriz diot: eztabaida dezakegu zer nolako anesthezia jarri diguten, nork jarri digun… Baina ezin da ukatu errealitate bat dela.

Nire kasuan baditut adibide argiak anesthezia naizela azaltzeko: 2009ko urrian orduan 4 urte zituen alaba gaixotu egin zen. Zumarragako larrialdietara lehengo bixita egin ondoren gripea zela eta etxera. Bigarren bixitan etorri zen belarrondokoa. Meningitis bakteriarra. Alaba ikusi zuen lehen medikua argentinarra zen. Euskaraz “ser modus maxalen?” edo antzerako zerbait esaten saiatu zen. Bigarren medikuak ez zuen saiakerarik ere egin; ezta kaixo xinple bat ere. Hirugarrena bai, hura euskalduna zen. Handik Donostia Ospitaleko Pediatriako Larrialdietara. Iritsi eta berehala Zaintza Intentsiboetako Unitatean sartu zuten alaba. Bakarrik egon behar izan zuen bertan, 5 minutuko pare bat bixita besterik ezin bait genuen egin amak eta nik. Alabaren isolamendua bikoitza izan zen gainera. Fisikoki bakarrik egoteaz gain ez bait zegoen inor ere unitate osoan euskaraz zekienik. Eta alabak etzekien gazteleraz. Pare bat egun igaro ondoren eta alaba hobetzen ari zenez ZIU-tik atera zuten. Kostata. Izan ere ohez aldatu behar zuten unean alabak bere indar guztiekin heldu bait zion oheko burnizko tramankuluari, zeladore eta erizainek “estate tranquila que solo te queremos cambiar de cama” alper-alperrik esaten zioten bitartean. Azkenean erizain bat atera zitzaigun amari eta neri laguntza eske. Beste hamar bat egun egin zituen alabak ospitalean. Osasunez gero eta hobeago, indartsuago. Halere alaba goibeltzen zuen une bat bazen egunero. Goizero etortzen ziren erizain eta pediatrak eta orduan kanpora joan behar izaten genuen ingurukoek. Eta noski, inork etzekien euskaraz. Bi aste haietan erizain bat eta ospitaleko andereño bat izan ziren alabarekin euskaraz egin zuten bakarrak. “Tendrás que aprender español ¿No?” alabari esatea lotsik gabe ausartu zen erizain bat ere ezagutu genuen.

Zein izan zen gure eskubideen aurkako eraso hoien aurrean egin genuena? Ba justu justu ausartu nintzen Diario Vascora idazten, orduan entzun bait nion Lopez lehendakariari euskara eta gaztelera maila berean jarriko zituela hezkuntzan eta horrek barruak sutan jarri zizkidan. Kulpa sentimendu bat ere banuen gainera, izan ere alaba sendatu egin bait zen eta ez nuen esker oneko hitzik ere idatzi, euskaraz etzekiten pediatrak ezin litezkeela pediatra on izan naiz eta meningitis bakteriarra bezalako gaisotasun larriak sendatzeko gai izan idatzi bait nuen. Pare bat urte pasa dira ordundik eta esker onaren sentsazioak nagusitzen joan dira nigan, jasandako erasoak utzitako setimendu txarren gainetik. Anesthezia.

Ordundik hamaika alditan gaisotu gera etxeko guztiak eta aparteko arazorik gabe. Joan den astean sukarra eta eztarriko minarekin nuen alaba. Internet bidez pediatrarekin txanda hartzen saiatu nintzen. “Ezinezkoa da operazio hau egitea, komunikatu zaitez zure osasun zentroarekin” azaldu zitzaidan letra gorrietan. Urrengo goizean deitu nuen txanda hartzeko.

– Ordiziako osasun zentroa esan.

– Egunon, pediatrarekin txanda hartu nahi nuke.

– Pediatrarekin? zer pasatzen zaio umeari? – Erabat harrituta utzi ninduen galderak.

–  Ba juxtu horixe jakiteko behar dut pediatra. – Erantzun nion goizeko umorez.- Kalentura pixka bat eta eztarriko mina dauzka. Gripea edo anjinak izango direlakoan nago.

– Ba erizainarekin emango dizut txanda, arratsaldeko 4etan.

Txintik esan gabe zintzilikatu nuen telefonoa. Oraindik ez dut kexarik jarri ere egin osasun zentroan telediagnostiko zerbitzu berri hau dela eta. Telediagnosia administrari batek egin zuelako ere ez dut txintik esan. Erizain batek egin izango balit ere ez litzaidake ongi irudituko, baina administrari batek… Anesthezia berriz. Alabaren pediatrak euskaraz hitzik ere ez dakiela eta txintik ere ez. Pediatra lanak egiten dituztenak familia medikuak direla eta txintik ere ez. Anesthezia.

Eta gertuko arazoekin horrela jokatuz gero edozein gauza onartzeko gai gara. Mendiko erreskate batzuk kobratuko dituztela onartu berri dute, eta mendizale asko txoroarena egiten aritzen direla badakigunez ez dugu txintik ere esan ezta ezer egin ere. Oso gaizki iruditzen zait mendi erreskateak kobratzea. Bale, esan dut. Eta zer? Urrengoan tabakoa erretzen dutenei kardiologoa edo onkologoa kobratzea etorriko ote zaigu? Edo beraien seme-alabei donuts edo Bollicaoak ematen dietenei mediku kontsultak kobratzea? Edo edanda gidatzen muturreko bat hartu ondoren ospitaleko faktura pasatzea?

Erasopean gaude, eta eraso antolatu bat da gure eskubideen aurka. Osakidetzako murrizketak ez bait dira kasualitatez egiten pediatria arloan. Kuriosoa da, baina nere alabaren griperako mediku txanda ezin dut internet bidez hartu, baina nire gripearentzako bai. Zergatik murrizten dute orduan ahulenari ematen zaion serbitzua? Ba horrela belarrondokoa haundiagoa delako, beraz anesthezia efektua sakonagoa. Hori onartzen badugu zerk gelditu behar ditu heldu eta autonomo garenon osasun serbitzuak murrizten dituztenean?

Erne egon gaitezela, piskanaka eskubideak urratzen ari bait zaizkigu anesthezituak bageunde bezala gelditzen geran bitartean. Ver-juzgar-actuar hura erabat herren geratzen zaigu ver-juzgar-twittear edo eta ver-juzgar-blogear batera mugatzen badugu. Ongi daude twitterak eta blogak, baina ez dugu inor geldiaraziko horretara mugatzen bagara. Ver-juzgar-actuar interesgarri harrekin batera asko landu genuen acción-reflexión-acción metodologia, hasiera eta amaiera konkreturik gabeko ziklo iraunkorra. Zuek ez dakit, baina nik hausnarketa eta erreflexioen superabita daukat. Eta gauzak gero eta argiago. Baina ekintzen aldetik defizit haundia daukat ordea, eta defizit horrek besteak, ekonomikoak,  baina gehiago arduratzen nau azken aldi hontan.

Ver-juzgar-actuar oso ongi dago, baita acción-reflexión-acción ere. Baina gaur eguneko egoeran funtsezkoena helburu eta medioak ongi bereiztea dela iruditzen zait. Denbora gehiegitxo pasatzen ari bait gara erasotzaileen medio edo tresnak kritikatzen, hauek atzetik duten helburuei buruz txintik esan gabe. Eta medioen kontra egin beharra dago, baina gure eskubideak ezerezean utzi nahi dituztenen helburuei, ideologiei aurre egitea da ezinbestekoa.

Baina hori beste baterako utziko dut, luze xamar joan bait zait gaurkoa.

MURRIZKETARIK EZ!

MURRIZTAILERIK ERE EZ!

PRIBATIZAZIORIK EZ!

A %d blogueros les gusta esto: