Post etiquetado ‘greba orokorra’

mayo 10, 2013

Langileon borroka eta greba orokorra, irtenbide bakarrak

 

Endika Alabort Amundarain

Maiatzaren lehena igarota, dugun hurrengo mugarria greba orokorra da. Manifestazioak jendetsuak izan dira, borroka izaerako eguna aldarrikatuz. 1886 urteko maiatzaren lehenean 8 orduko lanaldia eskuratzeko, erabat arrakastatsua izandako greba orokorra egin zuen Amerikako Estatu Batuetako langileriak. Baina kapitalak eta beren eskuin eskua dena, gobernua, honen aurka egin zuten, 6 langile anarkista hiltzen eta beste 3 gartzeleratzen. 1889 urtetik aurrera aldarrikapen egun bezala ospatzen da. Aipatzearren, 1938 arte ez zen lortu 8 orduko lanaldia AEBn.

Gaur egun hartu den norabidea lanaldia handitzearena da, sen onaren aurka doana. Administrazioaren jarrera erabat lotsagarria da: lanpostuak sortu nahi dituela dio, baina enpleguaren kontrako politikak aplikatzen ditu. Ez zaie kalitatezko enplegua eta langabezia axola, euren helburu bakarrak pribatizazioen bitartez beraien lagun eta senideen negozioa loditzea eta patronalaren proposamen guztiei baiezkoa ematea, haien arteko harremanak estu-estuak baitira. Horrela uler daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetan ordutegi hazkunde hau, ’90ko hamarkadaren amaieran grebaren bitartez lortutako 35 orduko lanaldia alde batera utziz. Estimazioen arabera, EAEko administrazioaren lanaldi luzapen berriaren ondorioz 9.000 lanpostu galduko dira. Badirudi Nafarroako Foru Aldundian momentuz berdin mantenduko dela. Beste erakunde publikoetan, egoera antzekoa da. Adibidez, Euskal Herriko Unibertsitatean, datorren ikasturtean martxan jarriko den irakaskuntza-plan berrian horrelako neurria aurreikusten da. Hau bai dela etorkizunaren aldeko apustua!

Sektore pribatuan egoera are larriagoa da. Kaleratze masiboak egunean ematen dira, nahiz eta enpresek irabaziak izan. Lanean geratzen direnek, kaleratuen eta euren lana egin behar dute, soldata bera edo murritzako baten ordez. Egunean enpresek eskatzen duten orduak egiten. Langabeziaren diziplina boterea erabat izugarria da, gurean ia 240.000 langabetu ditugunean.

Askok egoera honi krisia deitzen diote. Baina izen bat du: klase borroka. AEBn, Depresio Handiko garaian onartu zen 8 orduko lan-jardunaldia, enplegua zutenen lanaldia murriztuz, enplegua sortuz eta aberastasuna banatzeko. Noski, holako neurri barik, iraultza soziala emateko probabilitateak oso handiak ziren: klase borroka gogorrean, langileria prest zegoen gogorki erantzuteko. Langabezia azaltzeko bide bat ziklo ekonomikoen bitartez azal daiteke, baina sistema ekonomikoak, kapitalismoak, da langabezia sortzen duena. Batzuentzat “garai onak” zirenean, Estatu espainolean bi milioi langabetu zeuden, Karl Marxek erreserba-armada industriala izendatzen zuena. Teknologiak ere langabezia areagotzen du, lan produktibitateak handitzea lan eskuaren kaleratzea dakar, sistema ekonomiko kapitalistaren helburua irabaziak handitzea delako eta ez gizartearen ongizatea areagotzea. Are gehiago, sistemaren ekonomilariek enplegu beteaz hitz egiterakoan, %4 eta %8 arteko langabezi tasa onartzen dute egoera horretan.

Lan jardunaldiaren murrizketa arazoari aurre egiteko aurrerapauso bat da. Proposamenak hor daude:  1980ko hamarkadan eguneko 4 orduko lanaldiak, 1990koan, aldiz, asteko 35 orduak aldarrikatu ziren, gure administrazio publikoetan aplikatu dena aurten arte. Azken aldian bogan jarri dena New Economics Foundationek egindakoa da, 21 orduko lan astea sostengatzen duena, hainbat arazo ekonomiko, sozial eta ekologiko gainditzeko bidea erraztuz: langabezi eta lanaldi amaiezinen paradoxa, gainkontsumoaren arazoa, berotegi efektua sortzen duten gas emisio neurrigabeak kontrolatzea, ongizate gabeziari aurre egiteko proposamenak… Klima aldaketaren erronkari aurre egiteko indar handiko aldaketa litzateke, natur baliabideak babestuz. Gure bizitzaren erritmoa eraldatuko luke, gizatiarragoa eginez. Produkzio-ekonomia eta erreproduzio-ekonomia birbanatzea exijitzen du, zaintzen ekonomiari balorea emanez eta gizon eta emakumeen arteko lana era zuzen batean esleitzen. Etorkizuneko egoera honetara heltzeko ibilbide orria ez da erraza izango, baina egin beharreko apustua da.

Noski, neurri mota hauek ez dute sistema kapitalista irauliko. Lanaldia murriztea, bai, baina soldata? Berdin mantendu? Murriztu? Zelako proportzioan? Hor dago koska. Enpresa batzuetan soldata murriztu barik aplika daiteke, baina beste batzuetan agian ez. Kontutan hartu behar dugu lan produktibitatea, eguneko lanaldia 8 orduetatik 6ra murrizterakoan, denbora murritzago batean, proportzioz, lan kantitate gehiago egin daitekela. Kasu honetan, lanaldia %25 batean murriztu da, baina zentzugabea da soldata %25ean murriztea (gai honetan sakontzeko, langabeziaren aurkako CNTk argitaratutako dosierreko “Reducción de jornada a 30 horas semanales sin reducción salarial” artikulua irakurri).

Ezin dugu neurri hauek legebiltzarkideen ekimenaren esku utzi. Ez da administrazio publikoak bultzatuko duen neurria (lehenago ikusi dugun bezela); edo bultzatekotan, ezerezean geratzeko aukerak oso handiak izan daitezke. Herri ekimena behar beharrezkoa da, baina herri ekimen legegilearen bitartez indar asko galtzen dira proposamenaren izarea itxuragabetzeko. Bidea administrazio publikoetan eta enpresa pribatuetan indarrez inposatzean dago, hots, antolakuntza eta borrokaren bitartez.

Har dezagun maiatzaren 30reko greba orokorra dinamika honen hasiera puntu bezela. Beldur barik, baina antolatuta eta helburu zehatzak argi izanda. M30 ez da “egin beharreko” greba bat, egin behar dugun greba baizik. Helburu hauek izanda langabeziaren aurka egiteko neurri bakarra baita. Eskubideak ez baitira zerutik ezta parlamentuetatik helduko, alternatiba eskuan izanda, soilik langile mobilizazio eta borrokaren bitartez defenda eta lor daitezke. Historiak hori erakusten baitigu.

 

CNTren langabeziaren aurkako dosierra: http://cnt.es/sites/default/files/definitivo_dossier_paro.pdf

mayo 9, 2013

“Estatu kolpe ekonomikoa ematen ari dira, eta gure aukera bakarrak borrokan daude, mobilizazioan”

Iturria: Berria.info – 2013/05/09

Atzo Iruñean egin bezala, sindikatu deitzaileek gaur eguerdian aurkeztu dute greba Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Bideoa: Muñoz eta Etxaide, greba erregistratu ondoren.

“Ez dugu amore emango, ez diogu uko egingo gure etorkizuna eraikitzeari. Horregatik aterako gara M-30ean greba orokorrera”. Gaur eguerdian erregistratu dute sindikatu deitzaileek greba orokorra Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako, atzo Iruñean egin zuten moduan. Han izan dira, besteak beste, Adolfo Muñoz ELAkoa eta Ainhoa Etxaide LABekoa. Sindikatu deitzaileen arabera, inoiz baino arrazoi gehiago dago grebarako, eta azalpen gutxi behar dituela adierazi dute.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak esan du “estatu kolpe ekonomikoaren aurrean” mobilizazioa dela “aukera bakarra”. Patronalaren hiru gezurrak hauek dira, Muñozen ahotan: “Gezurra da ez dutela beste alternatibarik; gezurra da grebak ez duela ezertarako balio, haren beldur dira; eta gezurra da sindikatuok soilik lanpostu finkoa dutenak defendatzen ditugula, lotsagarria da”.

Ainhoa Etxaide LABEko idazkari nagusia ere mintzatu da, eta azpimarratu du alternatibak badirela, baina erabaki politikoak hartu behar direla gaineratu du: “Eta erabakiak hartuko dituzte behartzen baditugu. Herria kalera ateratzen bada, politikariak behartuko ditu”. Herriz herri eta lantokiz lantoki antolatzera deitu du, egoerari buelta emateko giltza mobilizazioetan dagoelako. Horregatik eskatu du amore ez emateko: “Ez diogu uko egingo gure etorkizuna eraikitzeari”.

“Badakigu zer datorren: pentsio erreforma, langabezia sariaren aldaketa, administrazio publikoaren suntsipena… Oraintxe borroka da gauzak aldaraz ditzakeen aldagai bakarra”, gaineratu du Muñozek. Haren hitzetan, grebak azalpen askorik ez du behar horregatik. “Begirale izateari utzi eta aldaketaren objektu aktiboa izatera” deitu ditu langileak Etxaidek.

mayo 9, 2013

«Begirale» izateari utzi eta «kalera ateratzera» deitu dute sindikatuek

Iturria: Berria.info – 2013/05/09

  • «Ez dakigu zer utziko duten zutik», esan du ELAko buru Adolfo Muñozek greba orokorraren deialdia erregistratu ostean
  • «Politikariak behartu» behar direla uste du LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek

30eko greba orokorrerako bidean urratsak egiten doaz sindikatu deitzaileak, motorrak berotzen, alegia, «herria kalera atera dadin». Araba, Bizkai eta Gipuzkoako deialdi ofiziala erregistratu zuten atzo Donostian ELA eta LABeko idazkari nagusiek, Adolfo Muñozek eta Ainhoa Etxaidek, ESK, Hiru, EILAS eta CNTko ordezkariekin batera, eta «estatu kolpe ekonomikoa» salatu zuten. Nafarroan herenegun egin zuten erregistroa, Iruñean; beraz, M-30erako Hego Euskal Herri osorako deialdia egin dute jadanik.

«Ez dakigu zer utziko duten zutik lan eskubideen atalean», esan zuen Muñozek Jaurlaritzako Lurraldeko Enplegu ordezkaritzaren atarian. Erregistratu berria zuten greba orokorrerako deialdiak «hitz gutxirekin» azaldu daitekeela esan zuen jarraian. «Badakigu zer datorren: pentsio erreforma bat, langabezia saria ukituko duen beste lan erreforma bat, administrazio publikoaren suntsipena… Hau estatu kolpe ekonomikoa da, eta geratu egin behar dugu. Borroka da gauzak aldarazi ditzakeen aldagai bakarra».

Ildo berean egituratu zuen bere azalpena LABeko idazkari nagusiak, eta «mobilizazioaren beharrean» sakondu zuen. Murrizketa eta sufrimenduaren bidea derrigorrezkoa dela diotenak gezurretan dabiltzala esan zuen. «Alternatibak badira, baina erabaki politikoak hartu behar dira, eta erabakiak hartuko dituzte behartzen baditugu. Herria kalera ateratzen bada, politikariak behartuko ditu». «Herriari» zuzenean erreparatu zion, beraz, hilaren 30erako grebarako «lantokiz lantoki eta herriz herri» prestatu behar dela esanez. «Ez da beste greba bat», gaineratu zuen, «elite ekonomikoak bere eredua inposatzeko prest dagoelako». Egoerari «buelta emateko» dauden «aukera guztiak, aukera bakarrak», mobilizazioan daude, Etxaideren ustez. «Ez gaitezen izan begirale».

«Hiru gezur» gezurtatzen

«Alternatiba» hitza bolo-bolo baliatu zuten hala Etxaidek nola Muñozek greba orokorraren «tresnarekin» lotua. Gizartea egungo egoerara eraman duten politiken sustatzaileek « hiru gezur» nagusi zabaltzen ari dira gizartean aspaldian, ELAko buruaren iduriko. «Gezurra da egiten dutena baino beste alternatibarik ez dela». Hala balitz, «sobera» leudeke legebiltzarrak, politikariak «eta demokrazia bera». «Jar ditzatela funtzionario esanekoak kapitalaren aginduak betetzeko». Gezurra da, halaber, Muñozen ustez, greba orokorrak «ez duela ezertarako balio». Egiten ari direnaz «jabetzen» direnez, «jendeari aldaketaren esperantza» kendu nahi diotela dio. Gizartea «lokartu» nahi dutela uste du, «animoak apaldu». «Gobernuak» horretan dabiltzala dio, erreformak aurrera atera daitezen, «inolako erantzunik gabe».

Patronalak eta eskuineko alderdiek sindikatuei maiz leporatzen dieten interes ezkutuekin dauka zerikusia ELAko buruak aipatu zuen «hirugarren gezurrak». «Grebaren alde gaudenak bakarrik lanpostu finkoak duten langileak defendatzen ditugula diote. Lotsagarria da; jende serioaren kontua ez da hori. Edonork daki enplegua galtzen dutenen babesaren alde ere ari garela».

LABeko idazkari nagusi Etxaidek, berriz, eredu ekonomiko eta sozial berri bat aldarrikatu zuen, «erabaki politiko propioen bidez». «Herritarren beharrak elite ekonomiko baten gainetik» jarriko luke eredu horrek. Langileria «ongi antolatuz gero», eskubideak «eskuratu eta defendatu» egiten direla esan zuen, «eta etorkizunean ere» hala egin beharko dela. «Ez dugu amore emango; ez diogu uko egingo gure etorkizuna eraikitzeari. Horregatik egingo dugu M-30ean greba orokorra».

mayo 8, 2013

2009tik, 2013ra gehiengo sindikalak betetako greba orokorren laburpena

2009tik, 2013ra gehiengo sindikalak betetako greba orokorren laburpena

mayo 8, 2013

Gizartea eraldatzeko urratsa

Iturria: Ikerne Zarate / hitza.info - 2013/05/03

Gobernuek eta merkatuek diotenaren aurka, egungo egoerak alternatiba izan baduela diote Pablo Garmendiak eta Zorion Ortigosak, Oarso Bidasoko ELA eta LABeko arduradunak, hurrenez hurren

Greba orokorrera deitu dute Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hamarnaka eragilek hilaren 30erako Hego Euskal Herrian. Honakoarekin, azken bi urtean euskal sindikatuek deitzen duten seigarren greba orokorra izango da. Eskubideen murrizketa etengabea salatuko dute antolatzaileek. 30ekoak, ordea, aurreko bost greba orokorretatik bereizten duen ezaugarria duela argi du, ordea, Zorion Ortigosa LAB sindikatuko Oarsoaldeko eta Bidasoko arduradunak: «Behingoz ados jarri gara eragile sozialak eta sindikatuak. Aldarrikatzen dugun aldaketa soziala gauzatzeko bidean plan bat badugu, eta badakigu nondik jo behar dugun. Hortaz, ez da erantzuteko greba izango, greba eraikitzailea baizik, eta bide berri bati ekiteko aukera emango digun zalantzarik ez dut».

Ideia horrekin bat egin du Pablo Garmendia ELA sindikatuko Oarso Bidasoko arduradunak, eta euskal sindikatuen gehiengoak eta eragile sozialak biltzen dituen gunearen garrantzia nabarmendu du. «Greba orokorrari segida emateko gizarte akordioa edo dekalogoa lantzen ari da gunea. Bizi dugun egoera iraultzeko parte hartzaile guztien irizpideak adosten eta alternatibak lantzen ari gara», azaldu du Garmendiak.

Gunean lantzen ari diren gizarte akordioa, «euskal herritarron aldarrikapenak jasoko dituen tresna» izango da Ortigosaren iritziz, eta duen garrantziagatik, hura sortzeko prozesuan ezinbestekotzat jo du herritarren parte hartzea: «Izugarrizko mobilizazio arraskatatsuak izan dira guneak deituta, baina jendeak badu oro har erasoak erantzutera mugatzen garen sentsazioa. Abiatu nahi dugun prozesurako oso tresna baliagarria iruditzen zaigu gunea. Bil gaitezen, sindikatuak, eragileak, norbanakoak gizarte akordioa eratze aldera, euskal herritarron gehiengoaren aldarrikapenak jasoko dituen tresna izango baita».

Greba ez da nahikoa

Izan ere argi dute Garmendia zein Ortigosak greba bakarrik ez dela nahikoa, «langile batek protestarako duen erarik gogorrena da, ordea, eta une honetan konpromiso maila bera eskatzen duen alternatiba errealik ez dago», esan du LABeko ordezkariak. Bere iritziz, gainera, uste baino handiagoa da grebaren eragina, «horren erakusle dira greben kontra etsaiak egiten dituen kanpainak, eta enpresariek lantokiz lantoki greba ez egiteko baliatzen duten presioa. Horrek erakusten du eragina duela, kezkatzen dituela eta gauzak alda daitezkeela».

Greba eta mobilizazio erraldoien azken helburua errealitatea aldatzea dela argi du Garmendiak, bestalde. Biak ala biak konziente dira, gainera, geroz eta gutxiago direla greba eskubidea egiteko aukera dutenak, «langile geroz eta gutxiago daudelako eta lanean daudenen artean geroz eta gehiago direlako baldintza prekarioetan ari direnak».

Herrialdeko langabezia tasarik altuena dute Bidasoak eta Oarsoaldeak, ordena horretan. Zenbaki hotzen atzean, «pertsonak, bizi proiektuak, egoera geroz eta latzagoak daude», salatu du Garmendiak. Horren harira, murrizketak eta eskubideen galera ezarri eta gerrikoa estutzea bide bakarra dela dioten gobernu eta alderdiei «etxerako bidea» hartu beharko luketela esan die ELAko arduradunak: «Ez badute alternatibarik, alde egin dezatela eta utz diezaietela alternatibak dituztenei edo herriari boterea, eta erabakiak hartzen».

Izan ere, hainbat komunikabide, alderdi politiko gehientsuenak eta instituzioak oro har herritarren gaineko «presio handia» eragiten ari direla salatu du Ortigosak, «hori guztia hemen alternatibarik ez dagoela sinistarazteko. Izan badago, eta hori helarazi behar zaio jendeari». Aberastasuna badagoela argi dute bi sindikalistek, «aberastasun hori nola banatu da gakoa».

ELAko arduradunarentzat, fiskalitatea aldatzea da bidea, «aberatsei dirua kentzeaz ari gara ordea, ia ezer… aukera erreala badago ordea, eta ez guk esaten dugulako, hor daude zenbakiak. Langileek batez beste 22.000 euro inguru ordaintzen dute urtean zergatan, enpresariek zergetan, urtean, batez beste 13.000 euro oradaintzen dituzten bitartean. Hori guztiz lotsagarria da».

LABek ere badu alternatiba. Hura aurrera eramateko ezinbestekoa jo du Ortigosak Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea izatea. Beste fiskalitate baten alde egin du ere, Garmendiaren moduan, «beste errekurtso batzuk izango genituzkeelako, eta beste sektore publiko bat, ondorioz». Sektore publikoak ekonomiaren ardatz eta ongizatea bermatzeko tresna izan behar duela argi du LABeko ordezkariak, gainera. Bertan, erabakitzeko eskubidea eta bestelako fiskalitateari, aberastasuna eta lana banatzea gehitu dizkio.

 Langabe gehien, Pasaian

Etxera etorrita, Oarsoaldea eta Bidasoko egoeraz mintzatu dira Ortigosa eta Garmendia. Herrialde mailan bi eskualdeak direla egoera okerrenenan daudenak nabarmendu du lehenak, «krisia bete-betean jotzen ari zaie bi eskualdeei». Etxe kaleratzeak ere ugaritu egin direla nabarmendu du, «edozein unetan edozein drama aurki dezakegu». Azken hiru urteetan lantegi oso esanguratsuek ateak itxi dituztela ekarri du gogora, eta horien artetik Ramon Vizcaino aipatu du, «azkenean enpresa horrek motore lana egin zezakeelako eskualdean». Langabezia tasarik altuena Pasaiak daukala, eta hurbiletik Irunek jarraitzen diola ere esan du Ortigosak: «Bere garaian aduanekin eta garraioarekin oso lotua egon zen bezala, azken urteetan eraikuntzari oso lotuta egon da Irun. Aduanak eta garraioa bezala, eraikuntza ere pikutara joan da, eta oso enpresa esanguratsuak itxi dituzte bertan». Zerbitzu sektorean oinarritutakoak bihurtzen ari direla bi eskualdeak, eta gaur gaurkoz hori «prekarietatea» dela argi du Ortigosak, «oso kezkagarria da egoera».

Egun egoera larriena bizitzen ari diren enpresei dagokienez, Irungo Udalean etxeko laguntza zerbitzua eskaintzen duen lantegia aipatu du Garmendiak, «udala tasak jaisten joan da, eta gainera enpresa ere etorri zaie langile horiei soldata jaitsiera proposatzen. Langile gehienak emakumeak dira eta gazteak, soldata oso baxuak dituztenak gainera. Lekuona okindegia ere kolokan dago, desagertzeko puntuan. Bertako enpresa historikoa da Lekuona, herri mailan oso ezaguna. Bi horiek aipatu ditut, baina hamaika aipa daitezke».

Keinu egin die autonomoei eta enpresa txikiei Ortigosak, «inoiz ez ditugu aipatzen baino hor daude, enpresa txiki pila bat ditugu eta egoera benetan larriak pairatzen ari dira, hilabeteetan soldata kobratu gabe dauden langileak… lanpostu pila galtzen ari dira. Komertzioak ere ez daude egoera hobean».

Eguneroko inplikazioa

Hilaren 30eko greba orokorrak jasoko duen erantzuna aurreikusteko «oso goiz» dela esan dute biek, «jendea ez dago horretara oraindik hilabete falta delako, Maiatzaren Lehena izan berri dugulako…». Orokorrean, erantzun zabala izango duela ziur dira, ordea, «azken grebatan nabarmena delako geroz eta jende gehiagok parte hartzen duela mobilizazioetan». Hala ere, herritar guztiei egin diete grebarekin bat egiteko deia, «bizi dugun egoera izugarri larria delako».

Hemendik aurrera, grebatik harago doan inplikazioa espero dutela gaineratu dute Garmendiak eta Ortigosak, halaber, «bide bat egitea planteatzen ari gara eta horrek guztion inplikazioa eta konpromisoa eskatzen du. Grebak ez direla nahikoa egia da. Hori esaten duenari, ordea, egunero-egunero bere aletxoa jartzeko eskatuko diogu, hori baita egun bizi dugun egoera iraultzeko modu bakarra».

Maiatzaren Lehena, M-30eko greba orokorrari begira

Hilaren 30erako euskal sindikatuen gehiengoak eta askotariko 60 eragilek deitutako greba orokorrari begira egin zuen Maiatzaren Leheneko mobilizazioa Oarsoaldeko eta Bidasoko LABek. Eguerdian abiatu zen Zumarditik 3.000 lagun inguru bildu zituen manifestazioa, eta herriko kaleak zeharkatu ostean Foru plazan amaitu zen mobilizazio jendetsua. Ibilbidean zehar prekarietatea, murrizketa, eta banketxeen aurkako oihuak entzun ziren, baita greba orokorraren aldekoak ere.

Manifestazio burua Foru plazara heldu zenerako zain zituen bi eskualdetako euskal presoen senideak, panelekin. Ekitaldia egin zuten ondoren eta, Zorion Ortigosa LABeko Oarsoaldeko eta Bidasoko arduradunak hartu zuen hitza. Langileria inoiz ezagutu gabeko erasoa jasaten ari dela salatu zuen Ortigosak, eta konpromisoa eta inplikazioa eskatu zien herritar guztiei, «aldaketa soziala eta politikoa gauzatzeko gure herrian».

LABek deitutakoa ez zen izan ordea, herenegun bi eskualdeetan egindako mobilizaio bakarra. CGT-LKN sindikatuak eta Gorripideak deituta, murrizketen kontra eta langileen eskubideen aldeko defentsan, hamarnaka lagunek Donostira martxa egin zuten 9:30ean Zumarditik abiatuta. Manifestazioa egin zuten bertan eta bazkaria ondoren sindikatuaren egoitzan.

mayo 8, 2013

#M30Greba El miedo va a cambiar de bando

Llamamiento a la HG 30 Mayo a ritmo de “El miedo va a cambiar de bando”. Maiatzak 30 Greba orokorra

mayo 8, 2013

Gehiengo sindikalak grebara batu daitezela eskatu die CCOOri eta UGTri, Nafarroan

Iturria: berria.info – 2013/05/07

ELA, LAB, EILAS, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek Nafarroako Gobernuko Enplegu Departamentuan greba orokorrerako deialdia erregistratu dute, eta UGT eta CCOOri dei egin die, erantzuna ahalik eta zabalena izan dadin.

“Batasunaren balioa, erantzunak ahalik eta zabalen izateak duen balioa” defendatu du Mitxel Lakuntza Nafarroako ELAko buruak, eta nabarmendu du CCOOri eta UGTri egin dieten gonbitak bere horretan jarraitzen duela, “jende guztia kalera irten dadin arrazoiak” daudelako. Gehiengo sindikaleko ordezkariek greba erregistratu ondoren egin dute batasunerako deialdia.

Arrazoiak aipatzen hasita, osasunaren eta hezkuntzaren gainbehera agerikoak dira Lakuntzaren arabera, pentsioen beste murrizketa bat ere iragartzen ari dira, eta lan erreforma baten aukera ere aztertzen ari dira. “Murrizketa batek beste bat ekartzen du, eta egoera honetan gobernuek ezin dute soilik murrizketak eta ustelkeria proposatu”. Greba egoera hori iraultzeko ahalegina egin behar dela uste du Lakuntzak, “sindikatu guztiek indarrak batuz”.

LABeko bozeramaile Igor Arroyoren ustez, “amildegiaren ertzean” dago Nafarroa, gobernuaren urteetako jardun okerraren ondorioz, eta “larrialdi soziala” eragin du. Langabeziari erreparatu dio Arroyok, PPren lan erreformak kaltetutako langileei, “enpresarien mehatxuei eta jazarpenari”. Zerbitzu publikoen gainbehera “harrigarria” ere aipatu du, hala nola, ospitale publikoetako sukalde zerbitzu “lotsagarriak”. Aldaketa soziala bideratzeko “urrats bat aurrera” egin behar da haren ustez, eta hori programa “bateratu” baten bidez egin behar dela uste du.

abril 27, 2013

Movilización en Bilbo contra los recortes y por la Huelga General.

Iturria: Berri-Otxoak (Plataforma contra la Exclusión Social y Por los Derechos Sociales) – 2013/04/26

Ayer por la mañana se ha realizado una concentración ante la Delegación del Gobierno Vasco en Bilbo. A través de esta iniciativa se ha querido denunciar que el Gobierno Vasco, aunque retira su proyecto de presupuestos, no tiene intención de cambiar su política de recortes sociales.

Eskubide Sozial eta Laboral Duinak

Con la concentración de hoy se ha querido exigir un cambio radical de las políticas presupuestarias y fiscales que se llevan a cabo en Hego Euskal Herria; y un aumento de los recursos destinados a sanidad, educación, vivienda y prestaciones sociales. Mientras esto no ocurra, las políticas presupuestarias y fiscales actuales nos van a seguir condenando al paro, a la pobreza y a la desprotección social.

Maiatzaren 30ean Greba Orokorra!

Por último, se ha realizado un llamamiento a participar en la huelga general del 30 de mayo. Si Urkullu ha retirado sus presupuestos es porque ha habido movilización social de denuncia de su proyecto, como las manifestaciones del pasado 12 y 16 de marzo. Por este motivo se debe seguir avanzando en el proceso hacia la Carta de Derechos Sociales para Euskal Herria.

AGENTES SOCIALES: AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las Prestaciones sociales, Asamblea de Invisibles, Distintas Asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao  la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada-Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivos de parados y paradas de Iruñerria, Coordinadora de Grupos de San Francisco, Bilbao La Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez, Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataforma, Gipuzkoako Pentsionisten Duintasun Elkartea, Harresiak Apurtuz, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak, Lanegia, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, M15M Bizkaia, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Portugalete Eraikitzen, Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba.

SINDICATOS: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT.
abril 21, 2013

Maiatzaren 30ean greba orokorra Hego Euskal Herrian

Iturria: Hiru Sindikatua – 2013/04/21

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta 60tik gora eragilek maiatzaren 30erako greba deialdia egin dute eskubide sozial eta laboral duinen alde eta Euskal Herriarentzako eredu propio bat aldarrikatzeko. Honekin batera, Euskal Herrirako Eskubide Sozialen Gutunaren aldeko prozesua abian jarri dutela jakinarazi dute.

Urterik urte gobernu ezberdinak, hartzen ari diren erabakiekin, krisi ekonomikoan sakontzen ari dira. Konstituzio erreformek, dekretutzarrek, oinarrizko legeek, murrizketek eta erreforma ezberdinek helburu bakarra daukate: aberatsek gero eta botere eta diru gehiago eskuratzea langileen pobretze orokorraren, langabezi masibo, eskubideen galera eta zerbitzu publikoen murrizketen bitartez. Neurri hauek, gainera, era guztiz antidemokratikoaz burutzen ari dira, inposaketa erabiliz, inposaketa delako modu bakarra herritarren kontrako eraso hauek burutu ahal izateko.

Honengatik, politika publikoen lehentasunak goitik behera aldatzea aldarrikatzen dugu eta Euskal Herriko gaur egunko instituzioei dei egiten diegu hori lortzeko beharrezkoak diren iniziatiba instituzional, politiko eta legislatibo guztiak har ditzatela.

Instituzio horiei zera exijitzen diegu: estatutik inposatu nahi dituzten neurriak ez aplikatzeko; defizit publikoaren mugak ez onartzeko, eta iniziatiba har dezatela Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten pertsona guztiek bizi baldintza duinak izan ditzaten; enplegu duin, kalitateko zerbitzu publiko unibertsal eta prestazio sozial egokiak izan ditzaten, alegia, horixe baita, gainera, krisitik irteteko estrategiarik onena. Sistema berri bat pertsona guztien aukera berdintasunean oinarritua eta lan produktibo eta erreproduktiboaren arteko egungo dikotomia gaindituko duena.

Hemen gauden eragile sindikal eta sozialok krisialdia hasi zenetik burutzen ari diren politika hauek salatu izan ditugu eta borrokatu izan ditugu. Edozelan, premiazkoak diren salaketa eta borroka honekin batera, haratago joan nahi dugu, euskal jendarteari alternatiba eskaini nahi diogu. Beste eredu bat posible dela aldarrikatzetik eredu hori eraikitzera egin nahi dugu jauzi.

Horregatik, prozesu sozial oso bat bultzatzea erabaki dugu. Alternatiba hori eraikitzeko prozesu oso batez ari gara eta lehen pauso moduan Euskal Herrirako Eskubide Sozialen Gutuna osatzea izango da. Gutun hau aldarrikapen bitartekoa izango da, baina ez hori bakarrik, Gutun hau lehenbiziko pausua izango da euskal jendarte osoaren indarrak batzeko eta burutzen ari diren borroka ezberdinak helburu argien inguruan bateratzeko. Eskubide sozial eta laboraletan zein justizia sozialean oinarritutako eredua nahi eta behar dugu eta hau eraikitzeko prozesua, Euskal Herriarentzat eredu propioa eraikitzeko prozesua abiaraziko dugu.

Maiatzaren 30erako deitu dugun greba orokorra beharrezkoa da, ezinbestekoa da, “nahikoa da!” ozen eta indarrez oihukatzeko gobernu ezberdinetatik datozen eraso guztien aurrean eta, horrekin batera, alternatiba eraikitzeko prozesu horri hauspoa emateko bultzada.

DEITZAILEAK:

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT

Eragile sozialak: AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Colectivo de Parados de Iruñerria, Coordinadora de grupos de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez,Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, Matxingune taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo- SOSArrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba.

abril 20, 2013

Jueves 30 de Mayo… Huelga General!!! / Maiatzaren 30an Greba Orokorra!!

Iturria: Berri-Otxoak (Plataforma Contra la Exclusión Social y Por los Derechos Sociales) – 2013/04/19

MUGI GAITEZEN GEURE ESKUBIDEEN ALDE!

Presentación esta tarde del llamamiento a la Huelga General el próximo jueves 30 de mayo en los 4 herrialdes de Hego Euskal Herria.

Todas las instituciones aplican continuos recortes en materia social y laboral. A una reforma le sucede otra; a un recorte de derechos laborales y sociales le sucede otro.

Estas políticas de recortes lo único que acarrean son un empobrecimiento social generalizado: deterioro de los servicios públicos; ataque a los salarios; la negación de la negociación colectiva; recorte de las prestaciones sociales; aplicación de una política fiscal injusta…

GREBA OROKORRA!!

Todo esto se concreta en la pérdida de más empleo, en el aumento de la pobreza y las desigualdades sociales… Es por ello que hemos decidido impulsar un proceso social, un proceso de elaboración de la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria.

Por todo ello, y como primer paso, diferentes, plurales y diversos sindicatos y colectivos sociales hemos decidido convocar para el próximo 30 de mayo una huelga general en el conjunto de Hego Euskal Herria.

AGENTES SOCIALES: AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las Prestaciones sociales, Asamblea de Invisibles, Distintas Asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Colectivos de parados y paradas de Iruñerria, Coordinadora de Grupos de San Francisco, Bilbao La Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez, Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataforma, Gipuzkoako Pentsionisten Duintasun Elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak, Lanegia, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, M15M Bizkaia, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Portugalete Eraikitzen, Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba.

SINDICATOS: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT

6c61f63b3230c876ead4b8f3c4c28121_XL

Seguir

Recibe cada nueva publicación en tu buzón de correo electrónico.

Únete a otros 1.787 seguidores