Erreformak langile-klasea txirotu eta lan-harremanetan enpresen boterea areagotzen du
2012/02/13
ELAren iritziz joan zen ostiralean Rajoyren gobernuak onartutako lan erreformak langabezia eta pobrezia gehitzea ekarriko du. Nabarmena den bezalaxe erreformaren helburua defentsa kolektiboa ahultzea eta langileak gero eta lan-baldintza okerragoak onar ditzaten makurraraztea da. Egoera honen aurrean, ELAk mobilizazioen erronka onartu egin du.
