Archivos para enero 29th, 2012

enero 29, 2012

Eusko Jaurlaritzaren murrizketak eta “negoziazio” mahaiak. Recortes del Gobierno Vasco y mesas de “negociación”

EUSKO JAURLARITZAREN MURRIZKETAK ETA “NEGOZIAZIO” MAHAIAK

Ramon Uriarte, Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 23a.

Eusko Jaurlaritzak bere kabuz erabaki du zerbitzu publikoetako langileei lan-baldintzak sekula ez bezala murriztea. 2010ean, soldata jaitsi zigutenean, ziurtatu ziguten Madrildik ezarrita zegoela, haiengatik izango bazen akordioak errespetatuko zituztela, baina nahitaezko agindua zela. Baina egiatan pozarren bete zuten agindua; egiatan ezarpenik izan ez diren gaietan ere (enplegu-eskaintzak, zerbitzu gehiago ez azpikontratatzeko konpromisoa, edo euskara sustatzekoa) ez dituzte akordioak bete.  Gobernu hau, beraz, ez da hitzekoa; ez ditu akordioak betetzen.

Gobernu hau, orain hartu dituen erabakiak harturik, ondo agerian geratu da. Orain direla hamarkadak eskuratutako eskubideak kolokan jarri ditu.  PPko Gobernu Zentralak murrizketak egiteko eskatu baino lehen, hemengo Gobernuak aurrea hartu dio, eta soldatak izoztu ditu, gaixotasun-bajen osagarriak kendu, garaiz aurreko erretirorako primak ezabatu, txanda-kontratua baztertu eta abar. Murrizketa horiek PPrekin adostu ditu Eusko Legebiltzarrean, eta Madrildik etortzeko diren beste murrizketa batzuei irekita utzi die atea. Bide batez mezu bat igorri dio Rajoyri berariaz: “zurekin gaude, murrizketak herri-langileei egitea egokiak dira”. Gizarteari ere mezu bat helarazi dio: “langile horiek abantailadunak dira, eta dituzten eskubideak gehiegizkoak dira”. Gobernu honek langileak diziplinatu nahi ditu, eredugarri agertu enpresa pribatuaren aurrean, zerbitzu publikoen bideragarritasuna zalantzan jarri, eta PPrekin itun bat egin, murrizketa gehiago egiteko beharra azpimarratuz.

Sindikatu guztiok eta izen oneko ekonomialari askok uste dugu langileen soldatak eta lan-baldintzak ez direla krisiaren eragileak izan, eta beraz, krisitik atera ahal izateko, baldintza horiek inausteak ez duela zentzurik. Alderantziz, murrizketa horiek kontsumoa uzkurtzen dute, eta ondorioz langabezia ugaldu. Bestela esanda, neurri horiek krisitik ateratzeko lagungarriak izan beharrean, eragozgarriak dira.

Langileok egoeraren errudunak ez garela jakinda, gure soldata- eta gizarte-eskubideen aurkako erasoari eman dakiokeen erantzun bakarra, normala, ganorazkoa… EZETZA da, erabateko ezetza ezein murrizketari, ezta %0’1 ere. Hala ere, sindikatu batzuek, duten ahulezia edo menpekotasunagatik, ez dute erantzun hori bultzatu; alderantziz, gobernuak hartzen dituen neurriak beren egiten dituzte, gobernuari babesa ematen diote murrizketak “negoziatuz”, langileenganako kalteak gutxiagotuko dituztelako aitzakiatan.

ELAk bere erantzukizunari eutsiko dio bete-betean; eta ondorioz langileak gidatuko ditu, indar guztiak bilduz, egindako eta egiteko bidean dauden murrizketen kontra.  Erronka ez da nolanahikoa, baina badakigu zein den bide bakarra administrazioen eta patronalen erabakiak baldintzatzeko: langileek mobilizazioetan zuzenean parte hartzea. Horrela egiten duten enpresetan eta sektoreetan bakarrik lortzen da helburua (guk sindikatutako enpresak esaten diegu gure hizkera sindikalean) .

Negoziazio-mahaietan, gizarte-elkarrizketako mahaietan edo gizarte-adostasuneko mahaietan diharduten “elite sindikalek” botere ekonomiko eta politikoen erabakiak baldintzatu ahal izango dituztela esatea langile-jendea engainatzea da, DENOK dakigu-eta mahai horien guztien balioa hutsaren hurrengo dela, langileen sostengurik gabekoak badira, eta azkenean patronalaren —publiko zein pribatu— asmoei babesa emateko balio dute soilik, bestela okerragoa izango zela esanez zuritzen dute egindakoa. Horrela gertatu izan da erreformaz erreforma, murrizketaz murrizketa 90eko hamarkadaz geroztik.

Edozein sindikaturen erantzukizuna neurtzeko modu ziurra langileak sindikatzeko egiten dituen ahalegin zintzo eta etengabeak neurtzea da. Gero, elkarlanean eta elkartasunez, kideturiko langile horiekin batera hobeto babestu eta hobetuko ditugu gure aurrekoengandik jaso ditugun eskubideak.

Erantzukizun horri erantzunez ELAk eskueran dituen ahalegin guztiak egingo ditu euskal langileak sindikatzeko. ELAk negoziatzen eta hitzartzen jarraituko du, baldin eta edukiek merezi badute; eta hala egin dugu joan den astean bai Autonomia Administrazioko egutegi eta ordutegien gaian, bai Lan Ikuskaritzatik eskualdatu dituzten langileen kasuan.  Kasu horretan ere akordio onak lortu badira, ez dugu uste txiripaz lortu direnik, Eusko Jaurlaritzan egiten ditugun mobilizazioengatik baizik, Gobernuak gu indargabetzeko saiakerak egin baditu ere. Ez dugu bidea nahastu behar, eta biderkatu behar ditugu mobilizazioak murrizketei aurre egiteko. Gure aldetik, gizarteratze-kanpaina bati ekingo diogu, murrizketek lan-baldintzei eta zerbitzuen kalitateari eratorritako kalteak nolakoak diren jakitera emateko.   Kanpaina horren haritik lantoki bakoitzean bisitak eta batzarrak antolatuko dira, informazio-orriak banatu langileei eta erabiltzaileei, eta hiru manifestazio: lehena, urtarrilaren 26an, 18:30etan, hiru hiriburuetan aldi berean; bigarrena, otsailaren 4an, 18:00etan, Bilbon; eta hirugarrena, otsailaren 9an, 12:30etan, hiru hiriburuetan. Egun horretan 4 orduko lanuztea egingo da, langileei manifestazioan parte hartzeko aukera ematearren.

Horrela betetzen du ELAk euskal langileekin duen erantzukizuna, bere menpeko ardurak eginez. Erronka ez da erraza, arerioak ahaltsuak dira, eta aliatu izan beharko ziren guztiak ez dira; baina zailtasun horiek are gehiago sumintzen gaituzte, eta are irmoago bihurtzen dute gure borondatea, murrizketarik ez onartzekoa, eta eskubide guztien defentsan langileen aurrelariak izatekoa.

RECORTES DEL GOBIERNO VASCO Y MESAS DE “NEGOCIACIÓN”

El Gobierno Vasco ha decidido, por su propia iniciativa, imponer a los trabajadores  y trabajadoras de los servicios públicos unos recortes en las condiciones de trabajo que no tienen parangón. En 2010, cuando nos bajaron el sueldo, nos aseguraron que lo hacían porque era una imposición de Madrid, que ellos hubieran respetado los acuerdos, pero que se lo imponían. La realidad es que los asumieron de mil amores; la realidad es que en temas no impuestos como las Ofertas de empleo, el compromiso de no subcontratar más servicios o el impulso al euskera tampoco han cumplido los acuerdos. Nos encontramos, por tanto, ante un gobierno tramposo, un gobierno que no cumple sus acuerdos.

Este gobierno, con las decisiones ahora tomadas, se ha retratado sin paliativos. Ha atacado derechos conquistados hace décadas.  Ha realizado los recortes antes de que el gobierno del PP le instara a que los hiciera, decretando la congelación salarial, suprimiendo complementos en las bajas por enfermedad y primas por jubilación anticipada así como el contrato de relevo y otros. Estos recortes los ha hecho pactándolos con el PP en el Parlamento Vasco y dejando la puerta abierta a nuevos recortes procedentes de Madrid. Es decir le ha mandado un mensaje expreso a Rajoy para decirle “estamos contigo, los recortes a los trabajadores/as públicos son el camino adecuado”. También manda un mensaje a la sociedad, “éstos son unos privilegiados que  abusan de los derechos que tienen”. Este gobierno pretende  disciplinar a los trabajadores y trabajadoras, servir de ejemplo a la empresa privada, poner en duda la viabilidad de los servicios públicos y sellar un pacto con el PP sobre la base de que hay que seguir aplicando  recortes.

Todos los sindicatos y muchos economistas de reconocido prestigio afirmamos que los salarios y las condiciones sociales de los trabajadores/as no son los responsables de la crisis y por tanto no aceptamos que la salida de la crisis sea a costa de deteriorar esas condiciones. Es más, afirmamos que los recortes están retrayendo el consumo y como consecuencia está aumentando el paro. Es decir, estas medidas no sirven para salir de la crisis, al contrario, la agravan.

Ante el ataque a los derechos salariales y sociales de los trabajadores/as , aún a sabiendas de que no son los responsables de la situación, lo esperado, lo lógico, lo razonable,… sería dar una respuesta unívoca negándonos a asumir NINGÚN recorte; y ninguno es ninguno, ni el 0,1% de nada. Sin embargo hay sindicatos que por su debilidad y/o dependencia no están liderando la respuesta y optan o se ven obligados a acompañar las medidas que toma el gobierno, a dar cobertura  al gobierno “negociando” los recortes bajo la excusa de que así se pueden minimizar los daños ya que los trabajadores/as somos débiles.

ELA, asumiendo al 100% la responsabilidad que tenemos, nos ponemos al frente de los trabajadores/as para oponernos con todas las fuerzas que seamos capaces de concitar, a estos recortes o a cualesquiera otros que pretendan imponernos. Somos conscientes de la dificultad que tiene el reto, pero sabemos que sólo en aquellas empresas y/o sectores en que los trabajadores/as tomen parte activa, en que los trabajadores/as se movilicen (empresas sindicalizadas que decimos en el argot sindical), seremos capaces de condicionar las decisiones que tomen administraciones y patronales.

Trasmitir a los trabajadores/as  que la actividad de las “élites sindicales” en las mesas de negociación, en las mesas de diálogo social o en las mesas de concertación social va a condicionar las decisiones de los poderes económicos y políticos, es engañar a los trabajadores y trabajadoras; es el mayor fraude que podemos hacer a la clase trabajadora porque TODOS sabemos que sin el apoyo de los trabajadores/as esas mesas sólo sirven para dar cobertura a las pretensiones de la patronal sea ésta privada o pública y siempre con la excusa de que sino hubiese sido peor. Así está sucediendo reforma tras reforma, recorte tras recorte desde los años 90.

La responsabilidad de cualquier sindicato se mide por el esfuerzo honrado y permanente por “sindicalizar” a los trabajadores/as para que, desde el esfuerzo compartido y solidario con todos ellos, defendamos y mejoremos los derechos que hemos heredado de nuestros mayores.

Desde esa responsabilidad ELA va a poner todo su empeño en sindicalizar a los trabajadores/as vascos. En ELA seguiremos negociando y acordando, si entendemos que los contenidos lo merecen, como lo hemos hecho la pasada semana tanto en el asunto de los calendarios y horarios de la administración autónoma como en las condiciones de los trabajadores/as transferidos de la Inspección de Trabajo. En este caso tampoco creemos en la casualidad y por tanto entendemos que esos buenos acuerdos se deben a la movilización que estamos realizando en el Gobierno Vasco y al intento por parte de éste de desmovilizarnos. No debemos caer en ese error y debemos redoblar las movilizaciones contra los recortes. Para ello estamos realizando la campaña de socialización de lo que suponen los recortes tanto para las condiciones de trabajo como para el deterioro de la calidad de los servicios. Esta campaña incluye visitas y asambleas en cada centro de trabajo, reparto de información a trabajadores/as y usuarios, y tres manifestaciones, la primera el día 26 de enero, a las 18:30 horas en las tres capitales, la segunda el 4 de febrero a las 18:00 horas en Bilbo y la tercera el día 9 de febrero a las 12:30 horas en las tres capitales, ese día se convocará 4 horas de paro para que todos los trabajadores y trabajadoras puedan acudir.

Éste es el compromiso de ELA, asumiendo la responsabilidad que tenemos ante los trabajadores y trabajadoras vascos. Es un reto muy difícil porque los enemigos son muy poderosos y no todos los que deberían ser aliados lo son, pero esas dificultades nos indignan aún más si cabe y nos reafirman en nuestra determinación de no aceptar ningún recorte y en nuestro compromiso en estar al frente de los trabajadores/as en la defensa de todos los derechos.

enero 29, 2012

Hobetzeko hondoratu, horra eskuinaren errezeta

Hobetzeko hondoratu, horra eskuinaren errezeta, 

Xabier Letona (Argia astekaria 2011-12-18)

Miraria izan zen, 2009ko udaberrian 3,7 bilioi euro agertu ziren harrien azpitik Mendebaleko munduan krisi latzean ziren bankuak krisitik ateratzeko. Eta liberalenak ere sutsu agertu ziren bankuak zorrotz lotzearen alde. Baina jai, ez arautu eta ez kontrolatu, eta dirua Europako estatuetako zorrarekin jolasean hasi zen.

Eta orain Bruselako Europako Batasunean onartutakoekin, merkatuak aseko direla eta euroa eta EB lasai utziko dutela uste da. Baina epe motzean ez dago hori pentsatzeko inolako arrazoirik, gutxien gutxienez hor erabakitakoak indarrean jarri arte, eta bereziki Europako Banku Zentralari dagozkionak. Moody’s kalifikazio agentziak ere modu horretan ulertu du gailurra: bileraren aurretik lotsa eta beldur gutxirekin egin zion mehatxu EBri eta ondoren, bere horretan mantentzen dela iragarri du, hau da, zorraren kalifikazioa jaitsiko diela EBko hamabost estaturi, Alemania moduko indartsuenak tartean.

Krisitik ateratzeko neurriei dagokienez, bi norabide handi dira nagusi: lehena gerrikoa estutzea da, ondo estu eta luzarorako; eta bigarrena, Europako Banku Zentrala (EBZ) benetako banku publiko batek egin beharko lukeenari ateak irekitzea, horrela honek eurobonoak egin ahal izango ditu eta larrialdian diren euroguneko ekonomien kanpo zorra erosi. Baina ez zaio EBZri ezer finkatu, hori EBZren independentzia urratzea litzatekeelako. EBZ egunotan mintzatuko da.

EBren eraikuntzari dagozkion erabaki handiak ere hartu dira, horien artean garrantzitsuena erabakitzeko moduari lotua: orain arte itun handiei buruzko erabakiak estatu guztien aho batez hartu behar ziren eta oraingo gailurrean gehiengo handi bat nahikoa izan da erabakiak hartzeko (horrexegatik gelditu da Londres akordiotik kanpo).

Ez gaitezen tronpatu, ordea, erabakitako dena egun estatuek duten zor guztia itzultzearen gain eginda dago, hori da goreneko helburua, sakratua den bakarra. Eta horrek esan gura du urte luzeetarako hipotekatuak direla gure bizitzak, azken hamarkada luzetako lorpen sozialak bertan behera geratuko direla, eta nola gainera. Txinako lehen ministro-ordeak era beldurgarrian irudikatu berri du etorkizun hori Financial Times-i emandako elkarrizketa batean: “Erdi Aroa, hori da datorkiguna finantza eta sozial eremuetan”.

Europako Batasuneko gerriko estutzeak, gainera, ekonomiaren atzeraldia indartuko du urte batzuetan. Merkelek ondo daki zer esan nahi duen soldatak produkziora lotzearena, ondo dakielako datozen urteetan krisian diren herrialdeetan hazi baino produkzioak behera egingo duela, eta kasurik onenean gutxi haziko dela.

Larri diren euroguneko estatuak produkzioa handituz edo soldatak jeitsiz lehiatu behar dira saltzeko. Eta gailur honek, berriz ere, soldatak jaistearen aldeko apustua egin du. Honek esan nahi du klase langileetatik klase aberatsenetara etengabe gertatzen ari den errenta fluxuak bere horretan jarraituko duela. Hori adierazten duten datu asko dira, eta horietako bat izan da joan den astean ezagutu zena, Elkarlan eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak eskainitakoak: aberats eta txiroen arteko desberdintasunak azken 30 urteotako handienak dira, baita Alemania, Austria eta Suedia moduko herrialde aberatsetan ere.

Alternatibarik ez dagoela saldu nahi zaigu etengabe, baina egon badago, zalantzarik gabe. Epe motzera zaparradari eustean egongo da gakoa: datorren herstura baretu dezan, elkartasuna; eta lorpen historikoak ahalik eta gutxien txikitu daitezen, herritarren presioa. Baina epe ertain eta luzera herritarra askoz hobeto bizitzeko moduko alternatibak badira, batzuk indarrean jartzeko modukoak eta beste batzuk aurrera begira.

Islandiak uko egin zion bere bankuek Erresuma Batua eta Herbehereekin zituzten zorrak ordaintzeari eta mundua ez zaie gainera erori, iragarri bezala. EBko estatuen zorraren ikuskaritza orokorra beharko litzateke, ikusteko zer ordaindu behar den eta zer ez. Europako Legebiltzarra indartzea, honek kontrola dezan EBZ eta honek banku publiko baten benetako rola izan dezan; EBZ bihar bertan has daiteke EBko herrialde batzuen zorra erosten. Finantza sistemaren arautze zorrotza, egiazko ekonomia bultzatzeko bankuak eta banku inbertsoreak bereiziz; zerga sistema bat finantza eragiketei begira…

Nahi adina alternatiba dira, baina neurri horien guztien eta gehiagoren arazo handiena zera da, ordea: bestelako norabidea nahi duten herritarren presioa behar dutela, kalean, hautesontzietan, erakundeetan… eta oraingoz ez dagoela aski presio alternatibetan sakontzeko. Antza, eta zoritzarrez, oraindik asko galdu behar da herritarren presio maila handietara iristeko.

enero 29, 2012

El Roto

Umorea gauza serioa dela esan zuen norbaitek. Ez zitzaion arrazoirik falta…

Hemen El Rotoren (Andrés Rábago García) lanaren eredu batzuk. Gehiago ikusi nahi baduzue klikatu hemen: http://www.fotolog.com/elroto/18751615

Seguir

Recibe cada nueva publicación en tu buzón de correo electrónico.

Únete a otros 1.787 seguidores